Jarduerak 2014

Ikusi Makusi

Artearen bitartez, eta kasu honetan argazkiaren bitartez, munduari buruz daukagun ikuspegia hazi egiten da, eta begiratzeko era berriak aurkitzen ditugu. Umeengana jotzen dugu oraingoan, garrantzitsua delako kaleko argazkiak bultzatzen dituen proposamen honek irudien transmisioaren inguruko hausnarketarako gunea izatea. Hainbat kanalen bidez heltzen zaizkigun irudiz inbadituta gaude, eta horietako asko ez dira ulertzeko eta digeritzeko errazak.

Algortako San Nikolas ikastolako umeekin lan egin dugu Jaialdiko programazioaren irudien inguruan. Lehen hezkuntzako bigarren mailako umeei argazkiak erakutsi dizkiegu, eta beren begirada eta interpretazioa askea izan da. Argazki hauek ikusten zituzten lehen aldia izan da. Testu, marrazki eta grabazioen bidez, irudietan ikusi, antzeman eta sentitu dutena kontatu digute.