Jarduerak 2016

Michael Wesely-ren hitzaldia

Wesely 01

2016ko edizioa Michael Wesely argazkilariak Getxoko Punta Begoña galerietan eskainitako hitzaldiarekin hasi zen. Alemaniako artistak esposizio luzeko argazkiak egiten ditu bere hasieretatik, 80. hamarkadan, eta 3 urteko iraupena duen historiako esposizio luzeena izan duen argazkia egiteagatik errekorraren jabea da. Hitzaldian zehar bere metodologia –kamara berezien eta argazki-pelikula jotzen duen argi kantitatea zeharo murrizten duten filtro berezien  fabrikazioa– eta bere lana eta jarduera profesionala partekatu zituen entzuleekin.

1963an jaio zen Munichen, eta Berlinen bizi eta egiten du lan. Esposizio luze xamarrekin egindako hiri, paisaia eta loreen irudiak egitegatik ezaguna da Wesely. Bere lana nazioartean oso ezaguna da eta banakako erakusketak egin ditu NewYork-eko MOMA bezalako museoetan. Taldeka Europa, Amerika eta Asiako makina bat galeria eta erakundetan erakutsi ditu bere lanak. Bestalde, hainbat sari eta beka jaso ditu, besteak beste, DAAD Alemaniako Akademi Truke Zerbitzuarena. Bere lana iragankortasuna eta memoria kontzeptuekin lotuta dago.

Hitzaldia amaitzerakoan koktela daztatu genuen Punta Begoña Galerietako terrazan.

Wesely 02

 

Laguntzaileak

logos wesely