Jarduerak 2016

Masterclass Frank Kalerorekin

Frank 01

Nola kontatu nahi duzu zure istorioa?
Ikus-narratiba berriei buruzko masterclassa Frank Kalerorekin

Teknologia berriek gure proiektu fotografikoaren aurre eta gauzatze aldiak aberas ditzaketen lantresna berrien sorrera ekarri dute.

Frank Kalero, GETXOPHOTOko komisario ohiak, euskarri eta ikuspegi berritzaileei buruz aritu zen proiektu ezberdinak erakutsiz: interaktiboak, inmertsiboak, multimedia, dokumental esperimentalak, instalazioak, bideoak. Horretaz gain formatu narratibo berriak sortzeko aldi berean erabiltzen diren lantresna berri eta zaharrei gainbegiratua egin zien.

Haien lanen ikus narratiba hobetu nahi zuten parte hartzaileek beren portfolioa erakutsi eta partekatzeko aukera izan zuten.

 

Frank Kalero

Pompeu Fabra Unibertsitatean (Bartzelona) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua da. Fabrica de Benetton-en (Italia) egoitza egin zuen, OjodePez (Espania) aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria izan da. Asiar kontinenteko herrialde guztietara zuzenduriko Punctum argazki aldizkaria kaleratu zuen Indian. Han ere Goaphoto sortu zuen. Pariseko PhotoQuai Bienaleko zuzendaria izan da 2013 eta 2015ean. Masterra da World Press Photo-ko Joop Swart Masterclass-ean eta epaimahaiaren presidente Pride Photo Award-etan, guztia Amsterdam-en. Egun Screen deituriko multimediarako online plataforma garatzen dihardu New York-en eta aholkulari Hong Kong-eko Wyng Award-ean. GETXOPHOTOko komisarioa izan zen 2010 eta 2012 bitartean.