Lima


Hainbat urte daramatzagu Peruko Centro Cultural de la Universidad Católica-rekin elkarlanean. Bi erakusketa ekoiztu ditugu haien galerian, Limako erakustareto garrantzitsuenetarikoa delarik

Asiako fikzioak

2011.eko azaroan Asiako Fikzioak inauguratu genuen, Alejandro Catellote komisario izan zuelarik. Erakusketa honek lehenengoz Asiako hamaika argazkilari ospetsu batu ditu Perun. Euren lanek Txina, Japonia, Taiwan eta Hego Korean ematen ari den sortze-eferbeszentzia ederto erakusten dute, bertan Taiwan-eko Wu Tien-Chang eta Shen Chao-Liang argazkilariak, eta komisarioa egon zirelarik.

Egileak:
Myoung Ho Lee, Yao Lu, Lee Jeong-Lok, Shen Chao-Liang, Wang Qingsong, Wu Tien-Chang, Liyu + Liubo, Maleonn, Tomoko Sawada, Cui Xiuwen eta Dorothy M. Yoon.

Zaharrei gorazarre

Erakusketa honek Iparramerika eta Europako 10 autore garaikide batu zituen. Euren artelanek, ongizate gizartearen ikuspegitik bizitzako garai hau marrazten dute: zahartzaroa.2013ko otsailean inauguratu zen eta Frank Kalerok komisariatu zuen.

Egileak:
Sacha Goldberger, Stephanie Diani, Annet van der Voort, Walter Schels, Javier Tles, Kaylynn Deveney, Michael Ackerman, Andrew Zuckerman, Josep Echaburu eta Peter Granser.

Bi erakusketa hauek espreski moldatu ziren Centro Cultural PUCP erakusteko. Halaber, bi erakusketak Limako hirian ekoiztu ziren.

EV002web