European Eyes on Japan

Punta Begoña Galeriak

Uztailaren 1etik 31ra

Ateartetik ostiralera
17:00etatik 20:30ak arte
Sábados y Domingos
12:00etatik a 15:00ak arte
17:00etatik 20:30ak arte

Opening: ekainak 30, 19:30

Omagi_J

Omaji, Jon Cazenave

European Eyes on Japan
European Eyes on Japan / Japan Today proiektuak Europako kultur hiriburuetako argazkilariak gonbidatzen ditu, 1999. urteaz geroztik, Japonia garaikidearen argazkiak egitera; guztia ere, bestelako begirada berri eta ezohiko bat eskuratzeko, estereotipoetatik aldendua, eta japoniarrek beren burua beste era batera ikusteko aukera izan dezaten. Aurten, 2016an, Mikiko Kikuta komisarioaren arte-zuzendaritzarekin, Donostiako Jon Cazenave eta Wroclawko (Polonia) Łukasz Rusznica gonbidatu zituzten Kagawako prefeturaren argazkiak egitera.

EU Japan Fest

Lukasz-3

Mask, Łukasz Rusznica

Elkarrizketak
Donostia 2016ko Elkarrizketak programak, bertako kultur giroan jada finkatuta dauden eragile, espazio, programatzaile eta sortzaileekin elkarlanean, kasu honetan GETXOPHOTOREKIN batera,  hiriburutzaren balioak indartzen dituzten jarduerak sustatu nahi ditu, hala nola parte-hartzea, aniztasuna, bizikidetza eta Europarekiko lotura.

Elkarrizketak 2016

jon-c-by-lurdes

Lurdes R. Basolí

Omaji
Jon Cazenaveren obra autoreak berak lurrarekin daukan elkarrizketaren emaitza da. Argazkilaria zintzotasun handiz barneratzen da bere erroetan eta nortasunean, eta irrikan nengoen Kagawak izan zezakeen esentzia horren izpi bat behintzat irudikatzea lor zezan.

Nire itxaropenak goitik behera bete ziren. Autoreak hainbat fotografia-lengoaia bereganatu zuen: washi (paper japoniar mota) eta itsasoko ur bidez eginiko zianotipiak, kamera analogikoak eta digitalak, interneteko argazkiak. Horrek guztiak gizarte japoniarrarekiko zuen ikuspegia adierazten zuen, tradizio zaharrenak errespetatzea eta joera berrietara irekitzea konbinatuta.

Cazenavek espazioan eta denboran zehar bidaiatzen du, eta arretaz entzuten ditu eguzkitik, uretatik eta arroketatik datozen ahotsak. Bere obrari Omaji izena eman dio, eta niri uharte baten izena gogorarazten dit; ez japoniarra, ez euskalduna, ez iraganekoa eta ez gaur egungoa, baina izan liteke lasai asko. Edonork bisita dezakeen paradisua, aurrean dugun irudian buru-belarri murgilduta.

Mikiko Kikuta. Zuzendari Artistikoa.

Jon Cazenave
Donostia, 1978. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen. Euskaldunen identitateari buruzko epe luzeko Galerna argazkilaritza-proiektuan ari da lanean 2007tik. Rencontres d´Arles, Noorderlicht, Photoespaña, Encontros da Imagem de Braga eta Tbilisi Photo jaialdietan parte hartu du, besteak beste. Gainera, sorkuntza kolektiboko proiektu batzuetan ere aritu da: Horizon ikerketa-laborategia eta Ixil Ar, Jorge Oteizaren inguruko elkarrizketa bat. Hiru liburu argitaratu ditu orain arte: Herri Ixilean, Galerna eta Ama Lur.

joncazenave.com

Rusznica_selfportrait_para_web

Łukasz Rusznica

I wish to be concrete
Łukasz Rusznica artistaren lana ere yaorozuno kami mundu-ikuskerarekin izandako elkarrizketak inspiratua da. Jainko horiei Yokai esaten zaie. Hitz horrek «munstro» esan nahi du, eta jainkoen alderdi ankerrenari egiten dio erreferentzia. Jainko bat Yokai bihur zitekeen pertsonek modu negatibo batean hautemanez gero. Harrituta geratu nintzen ikusi nuenean Rusznicak Yokai jainkoengan interesa zuela. Izan ere, Kagawaren ezaugarriak klima epela, atmosfera baketsua eta biztanle alaitsuak dira, baina, gauza guztiek bezalaxe, bi alde ditu horrek ere.

Izatez, antzina-antzinatik Kagawa Shikokuko lur sakratuaren amaiera izan da. Bertan, erromesak berpiztu egiten ziren azkenean. Ez guztiak, ordea. Kagawan elkarren aurka ibili dira bizitza eta heriotza betidanik. Łukaszek lortu du Kagawa muga bat bezala irudikatzea: naturaren eta gizakiaren artekoa, Jainkoaren eta yokaiaren artekoa, zaharraren eta modernoaren artekoa, egunerokotasunaren eta beste mundu baten artekoa… Antzinako japoniarrak muga horren beldur ziren. Aldi berean, baina, gurtu egiten zuten. Agian jakingo duzu zergatik, Łukaszen lanari esker. Horregatik da lekua horren aberatsa eta liluragarria.

Mikiko Kikuta. Zuzendari Artistikoa.

Łukasz Rusznica
Garwolin, Polonia, 1980. Wroclaweko Unibertsitateko Kultura Ikerketen Institutuan graduatu zen. Bere lanak Polonian zein atzerrian egon dira ikusgai, eta hainbat aldizkaritan argitaratu da (Szum, Biuro, LaVie, Machina eta POST, besteak beste). Saritua izan da Krakow Photomonthek antolatutako ShowOFFen, 2012an, eta Warto Award sarietan, 2015ean Zenbait liburu argitaratu ditu: Smog, Near, Infra, The most important I do not tell you at all eta Toskana.

lukaszrusznica.com

__________________________________________________

 

Antolatzailea:
dss16-3 WROCLAW 3

Laguntzaileak:

JAPANFEST TIFF GETXO PUNTA BEGOÑA GETXOPHOTO