Jon Cazenave

Euskal Herriak bi estaturen artean banatutako lurraldeak hartzen ditu, Espainia iparraldea eta Frantzia hegoaldea. Beren kulturaren zati garrantzitsu bat partekatzen duten arren, bi errealitate mugakide horien artean alde eta distantzia handia ere badago: Hegoaldea eta Iparraldea.

Jon Cazenave Donostian jaiotako argazkilari gaztea da: “Baiona bisitatu nuen behin eta Chemin de Cazenave izeneko kalera ailegatu nintzen. Une horretan Iparraldeanvv nire abizen eta familiaren arrastoari jarraituko niola erabaki nuen”. Jonek bidaia batean, bere abizenarekin lotutako leku, subjektu eta gertaera historikoen inguruko informazio-bilketan oinarritutako proiektua garatu du. Interes hori, jatorri horien aurkikuntzan baino, gehiago oinarritzen da Iparraldean zehar, Hegoaldetik abiatuta, eginiko bilaketa-prozesuan. Road movie moduko bat Euskal Herrian zehar.

Proiektu hau GETXOPHOTO-k Euskal Kultur Erakundearekin (Institut Culturel Basque) ekoiztutako erakusketa ibiltari batean gauzatuko da, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin.

 



URDIÑARBE maiatza / mayo / mai 2010
URDIÑARBE maiatza / mayo / mai 2010

AHSKI maiatza / mayo / mai 2010
AHÜSKI maiatza / mayo / mai 2010

ALDUDE apirila / abril / avril 2010
ALDUDE apirila / abril / avril 2010

ATHARRATZE martxoa / marzo / mars 2010
ATHARRATZE martxoa / marzo / mars 2010

ITXASU apirila / abril / avril 2010
ITXASU apirila / abril / avril 2010

LARRAINE apirila / abril / avril 2010
LARRAINE apirila / abril / avril 2010

BAIGORRI martxoa / marzo / mars 2010
BAIGORRI martxoa / marzo / mars 2010

IZPEGI maiatza / mayo / mai 2010
IZPEGI maiatza / mayo / mai 2010

ITXASU maiatza / mayo / mai 2010
ITXASU maiatza / mayo / mai 2010

DONOSTIA maiatza / mayo / mai 2010
DONOSTIA maiatza / mayo / mai 2010

HENDAIA ekaina / junio / juin 2010
HENDAIA ekaina / junio / juin 2010

GARAZI ekaina / junio / juin 2010 GARAZI ekaina / junio / juin 2010