Gaueko ibilbideak

Jarduera burutua

16_nocturnas_01

Gaueko ibilbide gidatuak

Irailaren azken asteburuan gaueko ibilbideak egin genituen. Ordu eta erdiko iraupena izan zuten eta argazkilarien lanetara hurbiltzeko ezohiko modua ahalbidetzea zuten helburu. Parte-hartzaileekin espazio berria partekatzea zen asmoetako bat. Bestea, edizio honetan jorratzen den Denbora gaira bestelako ikuskera eskaintzea da.

Bisita bukatu eta gero, Edontzi-Azpikoen ibilbidea egitera animatu genituen partaideak.

16_nocturnas_04

16_nocturnas_03Fabiolas oinetako markak ekimen honekin bat egin du. Bisita bakoitzean zapata pare bat zozketatu genuen partehartzaileen artean.