Ibili – bisita gidatuak

Jarduera burutua

 

 

16_visitas-guiadas

Erakusketak ikusteko bisita gidatuak

GETXOPHOTO-k ibilaldi bat proposatzen du, erakusketak ikusi eta beren autore eta motibazioen inguruan informazioa jasotzeko. Ibili jaialdiaren bisita gidatuen programa da, aurtengo edizioko programazioko instalazio eta lanak aurkeztu eta ikuskatzen dituena.

Iraila osoan zehar eta urriko lehenengo asteburuan bisitak antolatuko dira, euskaraz eta gazteleraz.

Fabiolas oinetako markak ekimen honekin bat egin du. Bisita bakoitzean zapata pare bat zozketatuko da partehartzaileen artean.

Talde bisitak hitzartzeko, mesedez gurekin harremanetan jarri: 946 576 475 edo getxophoto@getxophoto.com

 

* Fabiolas kalitate handiko eta eskuz egindako oinetako iraunkorrak dira, birziklatutako materialak erabiliz eginak. Markak gutxieneko inpaktua bilatzen du, eta hortik beren goiburua No-Trace (aztarnarik ez). Duela gutxi eko-diseinu proiekturik onenari saria jaso dute.
FABIOLAS