Info puntua

16_Punto-info_01 jone

Standard Time, Paperezko Erlojuak, proiekzioak, denda, liburuak, meeting point

Jaialdiaren gune nagusia da. Gustura emango dizugu harrera hemen; zure bisita hasteko tokirik egokiena da. Informazio puntua duzu hau, topalekua, atsedenerako gunea, irakurtzeko, disfrutatzeko gunea. Espazio honetan Punto de Vista jaialdiarenĀ Paperezko Erlojuak irudi erakusketa ikusgai egongo da, eta baita Mark Formanek-en Standard Time performance-a eta Herri Partaidetza deialdian jaso ditugun argazki guztien proiekzioa. Irakurketarako aretoa topatuko duzu bertan, aldizkari eta liburuekin. Eta dendan aurtengo eta aurreko edizioetako liburuak erosi ahal izango dituzu, Recycling Getxophoto proiektuko piezekin batera.