Lantegia Michael Ackerman-ekin

Jarduera burutua

16_Taller-Ackerman

Half Life, Michael Ackerman

Interior. Lantegia Michael Ackerman-ekin

Michael Ackerman-ek ez du era tradizionalean lanik egiten, ez du gertaera-kronikarik burutzen. Bere argazkiak betiko dokumentalaren erritmotik urruntzen dira zinemaren erritmora hurbiltzeko: irudi segidak, formatu desberdinak, itxuraz huts egiten duten argazkiak, beste irudi batzuekin lotura egiten dituzten irudiak. Honek guztiak argazkiak non edo noiz hartu ziren baino sakonagoa den egia emozional eta espirituala bilatzen duen saiakera osatzen du. Bereizketa geografikoak desagertzen dira, eta dokumentala eta autobiografikoa fikzioarekin bat egiten dute mundura hurbiltzeko modu desberdin bat mahaigaineratuz.

Lantegian zehar, Ackerman-ek bere argazkigintzaren gaineko ikuspegi senezkoa eta ameslaria partekatuko du eta parte-hartzaileak haien gai propioak bilatzera bultzatuko ditu, forma eta teknika baino esanahia eta adierazpena sustatuz. Argazkilari bezala miatu nahi ditugun lurraldeetan sakontzea da helburua: gure buruak ikuspegiaren, jakin-minaren eta sentikortasunaren arabera desafiatzea; zer maite dugun, zeren beldur garen eta zer den obsesionatzen gaituen hura jakitea. Autoreak askatasunaren beharra transmititzen ahaleginduko da: askatasuna bilatzeko, esperimentatzeko, mugak apurtzeko, erratzeko edo gure buruak hobeto ezagutzea ahalbidetzen duten arrisku emozionalak hartzeko.

 

16_Taller-by-lorenzo-castore

Lorenzo Castore


Michael Ackerman

Tel Aviv-en jaio zen 1967n eta zazpi urterekin New Yorkera mugitu zen bere familiarekin. Bere lehenengo erakusketa egin zuenetik bere ikuspegi bakar eta erradikalagatik nabarmendu da. Bere lehenengo lana, End of time city, Benarés hiriari buruzkoa eta liburu formatua zuena, kultu-argazkilaria bihurtu zuen. Zuri beltzezko argazkiak egiten ditu eta argiztapenari dagokionez oso mugatuak diren egoeretan lan egiten du, honi ezker pelikularen aleak ikuspen misteriotsu eta adierazgarriak lortzen ditu.

Ackerman-ek, bere larritasuneko eta ondoezeko, bere zalantzen isla bilatzen du munduan – eta aurkitzen du –. Nahiz eta bere estilo berezi eta bakarrak kritika desberdinenetako eta eztabaidetako arrazoia bihurtu, ezinbesteko egilea da. 1998n New Yorkeko ICP ematen duen Infinity Award for Young Photographer irabazi zuen eta urte bat beranduago End Time City liburuagatik Adar Award saria. 2009n Departure, Poland serieagatiak SCAM Roger Pic Award saria irabazi zuen eta 2010n Robert Delpire-k Half Life liburua argitaratu zuen. Berriki Vincent Courtois txelo-jotzailearekin L’intuition irudiaren eta musikaren arteko elkarrizketa proposatzen duen proiektuan lan egin du. Ikuskizuna, Christian Caujolle komisarioak sortuta, Rencontres d’Arles-etan aurkeztu zen 2014n. Gaur egun Varsovian bizi da eta VU Galeriak ordezkatzen du.