Oheak

Jarduera burutua

16_camas_02Zinema ikusteko beste era bat

Atzera dator Oheak, jaialdiak zinemari dedikatzen dion jarduera. Film on bat espazio paregabe batean ikusteko aukera emango digu, eta modurik erosoenean gainera, ohetik!

Irailaren 8tik 14ra 15 ohe bikoitz instalatuko dira Punta Begoña Galerietan, eta Christian Petzold zuzendari alemaniarraren Phoenix filma proiektatuko da.

Oheak bi pertsonentzako dira, baina izena banaka eman daiteke eta ohea beste pertsona batekin partekatu. Berokia edota manta ekartzea gomendatzen dugu.

16_camas_01

Phoenix

 

Zuzendaria: Christian Petzold
Aktoreak: Nina Hoss, Ronald Zehrfeld, Nina Kunzendorf, Michael Maertens, Imogen Kogge
Gidoia: Christian Petzold
Urtea: 2014
Iraupena: 98 minutu
Jatorrizko bertsioa azpitituluekin

phoenix

Emakumezko abeslari bati traizioa egin zioten eta kontzentrazio-eremu batera eraman zuten. Aurpegia erabat desitxuratuta itzuliko da eta maila goreneko zirujau bati aurpegia atzera itxuratzeko eskatuko dio, ahal den neurrian lehengo tankera bera izateko. Ebakuntzatik osatu ondoren, bere senar piano-jotzailearen bila hasiko da. Baina topaketa ez da berak uste zuen bezalakoa izango.

 

Laguntzaileak

 

 puntabegoña-+-golem