Photowalk Photomuseum-era

Jarduera buruta

16_Photowalk

Txangoa Zarautzen dagoen Photomuseum-era 

Photowalk argazkilaritzarekin harremana daukan lekuren bat bisitatzean datza: argazkilari baten estudioa edota inprenta bat izan daitezke helmuga.

Aurten Zarautzera joan ginen autobusez Photomuseum ezagutzera, estatuan argazkigintzari buruz dagoen museo bakarra. Bere sortzaileek museoaren historian zehar gidatu gintuzten eta teknika mota eta joera artistiko ezberdinak jorratzen dituzten argazkilarien lanak ere ezagutu ahal izan genituen bertan. Aldi berean, aurre-argazkilaritzatik gaur egun arteko argazki-tresneria anitza ikusi genuen. Museoan zehar egingo dugun ibilbideak museoaren artxiboa, liburutegia, hemeroteka eta liburu-denda berezitua ezagutzeko aukera eman zigun. Dena, oso giro lasai eta hurbilean.

 

Laguntzaileak

photomuseumsanmillan