Snapchat erakusketa

16_Snap_02

Make it GAS

Ikusi bezain laster desagertzen den historiako lehenengo erakusketa. Behin baino ikusi ezingo diren argazkiak, inoiz berreskuratu ezingo direnak. Denbora bezain iragankorra den erakusketa.

Make it GAS-en laguntzarekin, bi egunetan behin irudi serieak argitaratuko ditugu, gure Snapchat-eko lagunentzat. Irudiz osatutako istorioak dira, denboraren joanaz erreflexionatzera gonbidatzen digutenak. Guztiak sortu dira apropos proiektu honetarako.

Istorio bakoitza argitaratu eta 24 ordura desagertuko da, adi egon!

Ekimen honetaz gozatzeko, dohaineko Snapchat app-a deskargatu zure mugikorrean eta GETXOPHOTO-ren profila bilatu.