Zure bisita

Datak: irailaren 1etik urriaren 2ra (2016)
Doako sarrera

Getxon, Euskal Herrian, arte bisualak jorratzen dituen jaialdia da GETXOPHOTO.

Irudiak Algortako auzoan eta kalean daude nagusiki. Hirian zehar ibili eta instalazioak aurki ditzakezu fatxada, kale edota lorategietan.

Jaialdi osoa 3 ordutako ibilaldi eroso batean ikus dezakezu. Antolatzen ditugun bisita gidatuetan ere izena eman dezakezu. Gure gomendioa zure bisita GETXOPHOTO-ren Info puntuan hastea da (Amezti 4, Algorta), bertan informazioa eta materialak jasoko dituzu, zure bisita borobila izan dadin. Ibilbidea zure kabuz egin nahi baduzu, erakusketen mapa deskargatu eta zurekin ekar dezakezu:

ERAKUSKETEN MAPA
pdf3-01

 

tu-visita-01

ONGIETORRIA ETA INFORMAZIO PUNTUA
Hemen harrera egingo dizugu, eta jaialdiari buruzko informazioaz gain, proiekzioak, liburu eta aldizkariak, material birzkilatuarekin egindako piezak topatuko dizuzu, besteak beste. Info gehiago HEMEN

BISITA GIDATUAK
Jaialdiko asteburuetan zehar ibilbide gidatuak antolatzen ditugu, bai euskaraz zein gaztelaniaz. Taldeentzako bisitak ere erreserbatu ahal dira. Info gehiago HEMEN

JARDUERA GEHIAGO HILABETE OSOAN ZEHAR
Erakusketak bisitatzeaz gain, hainbat jarduera antolatzen ditugu hilabete osoan zehar: edontzi-azpikoen ibilbidea, gaueko bisitak, photowalk edo Ikusi Makusi, umeentzako eguna. Info gehiago HEMEN

JARDUEREN LABURPENA
pdf3-01

 

ZELAN HELDU
Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dizugu eta Algortara metroz heldu. Erraz joan zaitezke leku guztietara.

Metroz
Algorta geltokia, Getxon (Telletxe irteera)
Bilboko erdigunetik, 25 minutu inguru

Trenez
Abando geltokira heldu (Bilboko erdigunean)
Metroarekin konexioa geltokian bertan

Hegazkinez
Loiuko Nazioarteko Aireportua
Bilboko erdigunearekin bus konexioa

Autoz
Madrildik A1 / E5
Santanderretik A8 / E70
Zaragozatik AP68 / E804
Frantziatik E70 / E80

* Algortako erdialdean aparkalekua ordaindu behar da, beraz autoa Ereagako hondartzan edo Portu Zaharreko parkinean uztea gomendatzen dugu.

MAPA_AF-02

LO EGIN
Hotel Neguri – Jaialdiko hotel ofiziala

Getxoko Turismo Bulegoko web orrialdean hiriaz gozatzeko informazio eta aukera gehiago topatuko dituzu.