AINGERUA
SANJIE
1970ean Harbinen jaio zen, Heilongjiang probintzian, egun Pekinen bizi da. 1990ean Arte Ederretan lizentziatu zen Iparrekialdeko Unibertsitate Normalen; 1996an Pinturan graduatu zen Pekingo Arte Ederren Akademia Zentralean.
Sanjie saila hiru metodorekin egina da: olio-pintura, fotografia eta bideoa. Gai bera du beti: zapi gorria daroan neskato txinatarrak (Gazte Pionero Taldearen ikur) Azken Afariko hamahiru figurak interpretatzen ditu. “Zapi gorria eta alkandora zuria nire oroimenaren aro baten erakusgarri dira: ospetsu izateko desira eta aldi berean Herri Errepublika sortu zuten martiriengatik zerbait egitera animatua izateko sentimendu zoragarri eta asaldagarria. Are gehiago, kolektiboaren eta banakoaren arteko harremana antzemateko zalantzak eta bilaketak. Serie honekin gaztaroko errugabetasunera itzultzen naiz eta heldutasunerako prozesu osoa ezabatzen dut; Historiaren ondorioak neskatoak bere gain har ditzan uzten dut eta desegite prozesua bere gain har dezan, bateratzea, eboluzioa eta klonazioa”.
Ladies Room (6’ 35’’)
Gure gizartean existentzia femeninoa inguratzen duten arazoetan oinarritutako lana dugu Cui Xiuwenena. Ladies Roomen “gaueko zerbitzuak” hornitzeaz arduratzen den Pekingo night club “pijo” bateko komunean dagoen emakume taldea da protagonista. Erabiltzen dituzten profesionalek funtzio eta zentzu berria ematen diete emakumeentzako komunei. Bertan bakoitzaren sekreturik minenak azaleratzen dira. Azpimarratzekoa da nola eszenaratzen den emakume hauen maila soziala, eta aldi berean, nola nterpretatzen dugun beraien lana ikuspegi kultural, historiko eta ekonomikoetatik.
Kortesia: Magee Art Gallery, Beijing – Madrid