[Ödipale Komplikationen?]
Haurtzaroa da jolasari askatasunik handienarekin ekiten diogun bizitzako etapa, aurrez pentsatutako ideiarik gabe, jakin-minak eta dibertimenduak bakarrik bultzatuta. Baina urte horietan osatzen dira gure neurosi gehienak ere. Freuden teoria psikoanalitikoaren arabera, horietako asko Edipo-konplexuak azaltzen ditu, gurasoekiko erakarpen eta etsaitasun sentimendu anbibalenteak biltzen baititu.
Aufstehen (alemanez altxatu) izeneko argazki-sekuentzia hau Konplexutasun edipikoak? seriekoa da, eta Anna eta Bernhard Blume artista-bikoteak aurkeztu zuen 1978an. Bertan, Bernhardek eta 70 urteko amak, bi hamarkada lehenagotik alarguna zenak, ariketa batzuk egiten dituzte elkarrekin arintasunari eusteko. Jarduera horrek, artistaren hitzetan, berriz elkartzeko bidea irekitzen du. Artikulazioak askatzeko keinuek zurruntasun emozionala gainditzeko eta sentimendu erreprimituak adierazteko ere balio dute. Artistaren aitak siesta egiten zuen sofa berean, ama-semeak beren mugimenduen eta afektuen azterketa ludiko eta zentzugabean murgiltzen dira, beldurrik eta lotsarik gabe, konplikaziorik gabe, ez edipikorik ez bestelakorik.
***
Borken, Westphalian, 1936an jaio eta 2020an hil, Anna Blume arte ikasketak amaitu ondoren, Koloniako bi institututan irakatsi zuen 1990eko hamarkadara arte. Bernhard Johannes Blume, 1937an Dortmunden jaio eta 2011an hil, antzerki eta zinemako kartelen margolari gisa hasi zen. Biok 1960 eta 1965 artean Düsseldorfeko Arte Eskolan ikasi zuten. Geroago, Bernhardek Filosofia ikasi zuen Koloniako Unibertsitatean eta Hochschule für bildende Künste Hamburgoko Unibertsitatean Arte Librea eta Ikus-entzun Komunikazioa irakatsi zuen. Anna eta Bernhard 1966an ezkondu ziren eta bi seme-alaba izan zituzten. 1970eko hamarkadaren amaieran elkarlan artistiko bizia aurrera eraman zuten haien artean.
Beraien lana nazioarteko aitortza lortu du, horien artean nabarmentzen da documenta (Kassel), Maison Européenne de la Photographie (Paris), Columnia College Argazkilaritza Garaikideko Museoa (Chicago), Kunsthalle (Basel) edo duela gutxi À partir d’elle Le Bal-en (Paris) egindako talde erakusketa. Beraien lana hainbat museotako bildumaren parte da. Bere azken urteetan, 2020an hil baino lehen, Anna Nationalgalerie (Berlin), Centre Pompidou (Paris), Metropolitan Museum of Arts (Nueva York), MoMA, Museum of Modern Art (San Franzisko) eta Kolumba (Colonia) museoetan bikotearen bildumen kudeatzailea izan zen.
16–ANNA & BERNHARD BLUME [ÖDIPALE KOMPLIKATIONEN?]
KANPOKO INSTALAZIOA
LEKUA: EREAGA HONDARTZA/PLAYA II
Laguntzailea: