Emanuele Binetti
LASTER
Emanuele Binetti

[GLI OCCHI PRIMA DI MIA MADRE]

Web_24_Binetti_02_NEW
Web_24_Binetti_01

“Jolasaren bidez bakarrik ezagutu dezake pertsona batek bere burua”. D. W. Winnicott pediatra eta psikoanalista britainiarraren hitzak dira. 50eko hamarkadatik aurrera, Winnicottek, tresna terapeutiko gisa txertatu zuen jolasa. Bere aurkikuntzek haurren psikologia eta, oro har, jolas-jarduerak ulertzeko modua irauli zuten. Winnicotten ustez, jolasa barnekoaren eta kanpokoaren arteko negoziazioa da, munduaren errealitate objektiboaren eta hari buruzko gure ikuspegi subjektiboaren artekoa. Jolasean gure bizipenak aztertzen ditugu eta gure nortasuna lantzen dugu, bizitza osoan zehar mantenduko dena eta helduaroan adieraziko, sormen-ekintzaren bidez.

Gli occhi prima di mia madre, LOB 2023 argazki-eskolen topaketarako aukeratutako proiektua (EASD Antonio Faílde, Ourense, Galizia), Winnicottek adin guztietako pazienteei proposatzen zien ariketa horietako bat izan liteke. Familia-artxibo bat ordenatu eta sailkatzeko zereginari aurre eginez, Emanuele Binettik haurtzaroko oroitzapenekin topo egiten du eta gaur egungo begiradarekin berrinterpretatzen ditu. Konposizioak –irudi errepikakorrekin, gainjarriekin edo elkarren artean konektatutakoekin jolasten duten argazkiekin– oroimena berridazteko prozesu bihurtzen dira, iraganarekiko elkarrizketa, familia-albumaren bertsio berri bat sortzen duena.

***

Emanuele Binetti argazkilari autodidakta gisa hasi zen eta 2023ko udara arte ez zen argazkilaritzan lizentziatu. Erretratu-argazkigintzan espezializatua, denbora eman du ikerketa eta esperimentazio prozesuan. Argazkilaritzak ez ezik, atzean dagoena ere erakartzen du: jendea eta bere istorioak. Jaialdian aurkeztutako proiektua, Prima degli occhi di mia madre, gradu amarerako lan praktikoa da. Sei hilabeteko egonaldia egin zuen Ourense hirian, Antonio Faílde Arte Eskolan. Armando García Ferreroren tutoretza garrantzi handia izan zuen azken emaitza lortzeko. Proiektuak artistan ezkutua zegoen umea esnatu zuen eta hori erronka handia eta aurkikuntza garrantzitsua izan zen.


6–EMANUELE BINETTI [GLI OCCHI PRIMA DI MIA MADRE]

BARRUKO INSTALAZIOA
LEKUA: ALGORTAKO KULTUR ETXEA (VILLAMONTE A8)
ORDUAK:
ASTELEHENETIK OSTIRALERA
11:00-14:00 / 18:00-21:00
LARUNBATAK 10:00-13:00
Artistak