Jana Sophia Nolle
LASTER
Jana Sophia Nolle

[LIVING ROOM]

Web_24_Jana_01
Web_24_Jana_02
Web_24_Jana_03
Web_24_Jana_04

Haurtzaroan egongelako izkina batean babeslekuak eraikitzen ditugunean, bizitza osoan zehar mantentzen dugun oinarrizko biziraupen-bultzadari erantzuten ari gara: norberarena den espazio seguru bat bilatzea. Jana Sophia Nolle artista alemaniarraren Living Room serieak erakusten duen bezala, etxe bat eraikuntza bat baino gehiago da: sustraitze- eta nortasun-espazio bat da.

Living Room Nollek San Frantziskora iritsi zenean bizi izan zuen talkatik sortu zen. Izan ere, munduan biztanle bakoitzeko aberats gehien dituen hiria izan arren, biztanleen heren bat kalean bizi da. Nollek kontraste hori harrapatzen du, eta kalean bizi direnen arkitektura inprobisatuak berreraikitzen ditu klase altuko etxebizitzen barruan. Seriearen atzean landa-lan handia dago, eta, bi urtez, Nollek haien eraikuntza-teknikak eta beren aterpeekiko lotura emozionala aztertu zituen. “Horregatik, egiturez gain, alde batetik bestera daramatzaten objektuak ere erretratatzen ditut”, dio Nollek. “Izan ere, nirekin hitz egin zuten guztiek zioten nor diren eta beren bizitzan zer baloratzen duten adierazteko modua dela beren etxea”.

***

Jana Sophia Nolle bere alabarekin Berlinen bizi eta lan egiten du. Artista argazkilaritzan lizentziatu zen Berlingo Ostkreuzschule Argazkilaritza Eskolan, eta zientzia-master bat ikasi zuen Londresko SOAS Unibertsitatean. Nolleren argazkiak eta bideoak bilduma publiko eta pribatu ugarietan aurki daitezke, eta nazioartean erakutsi izan dira bakarkako zein taldekako erakusketetan. Azken erakusketak Bauhaus Museum Weimar, Sprengel Museum Hannover, Haus am Kleistpark Berlin, Weserburg Museum für Moderne Kunst Bremen, Torrance Art Museum Los Angeles eta Catharine Clark Gallery San Frantziskon izan dira. 2019az geroztik, Nolle San Frantziskoko Catharine Clark Gallery-ko artista afiliatua da.


13 – JANA SOPHIA NOLLE
[LIVING ROOM]

KANPOKO INSTALAZIOA
LEKUA: ALGORTAKO ETORBIDEA 74

Laguntzailea:

Artistak