Jean-Marie Donat
LASTER
Jean-Marie Donat

[What the Fucking Fuck!]

Web_24_Donat_01
Web_24_Donat_02
Web_24_Donat_03
Web_24_Donat_04

Lan honek Jean-Marie Donatek hautatutako 1.800 argazki baino gehiago biltzen ditu, 2016az geroztik sarean egindako ibilaldietatik abiatuta. Sare sozialetan eta webguneetan, WTF! esamoldeak (What the Fuck!, Baina, zer arraio! bezala itzuli daitekeena) Interneten pilatzen diren eta eduki harrigarriekiko sorgorrak diren erabiltzaileek kontsumitzen dituzten horrelako irudiek zer nolako harridura eragiten duten adierazteko balio du. Egilearen hitzetan, proiektua milioika pertsonak ikusi, kontsumitu eta partekatzen dituzten baina egun gutxira desagertzen diren “aparteko” edukiak sortzeko obsesioaren kritika da.

Jean-Marie Donatek jatorriz iragankorrak diren irudi horiek desafio-keinu gisa gordetzen ditu, “webguneak inora egiten ez duen lasterketa” baten aurrean. Paperera eramatean, edizio bakarreko eta zenbakitutako bost liburuko sekuentzian –What the Fuck!, What the Mega Fuck!, What the Super Mega Fuck!, What the Giga Super Mega Fuck! eta What the Final Fuck!–, Interneten immaterialtasunetik atera eta gaur egungo gizateriaren erretratu iraunkor bihurtzen saiatzen da.

***

1962an Parisen jaioa, Jean-Marie Donat artista ikonografikoa eta editorea da. Pariseko inprimatzaile baten semea, Jean-Marie Donatek diseinu grafikoa ikasi zuen Lycée Corvisart-en Arte Grafikoen sailean. 30 urte daramatza argazki-corpus zabal bat eraikitzen ideia baten inguruan: XX. mendeko irakurketa paregabea eskaintzea. Bere bildumak argazkilaritzaren historiako ia mende bat hartzen du (1880-1989), bertan mundu osoko 40.000 argazki, ektakromo eta negatibo baino gehiago biltzen dituenak. Bildumen zati ezanguratsu bat argazki bernakular eta anonimoek osatzen dute, transmititzen duten kultur eta gizarte testigantzagatik aukeratuak. Bere bilduma zabala hainbat museotan erakutsi du, hala nola, Rencontres d’Arles (2015), Hamburg Triennale (2018), Lianzhou Museum of Photography (Txina, 2019) edo Image Bebey (2020).

1 –JEAN-MARIE DONAT [WHAT THE FUCKING FUCK!]

BARRUKO ERAKUSKETA

LEKUA: ALGORTAKO AZOKA (TORRENE 4)

ORDUTEGIA: OSTIRALAK 17:30-20:30
LARUNBATAK 12:00-15:00 / 17:30-20:30
IGANDEAK 12:00-15:00
Artistak