[DOKU THE SELF]
DOKU the Self, 2022ko Veneziako Bienalean estreinatua, bizitzaren zikloetan, heriotzean eta berraragitzean zehar egindako bidaia bisual eta filosofikoa da, pentsamendu budistaren ikuspuntutik. Ekaitz baten erdian hegazkin batean izandako benetako esperientzia batean oinarrituta, karmaren aldaketak erakusten ditu patuaren gurpilaren bidez –eguneroko ausazko joko horretan, nahi ala ez, egunero parte hartzen dugu–, 3D animazioko teknologiak, mugimendu-harrapaketa eta errealitate birtuala, eta bideojokoen eta zientzia fikzioaren bidez simulatutako munduak gogora ekartzen dituen estetika erabiliz.
Anime zinemako pertsonaiek eta Txinako kultura tradizionaleko jainkoek eta deabruek inspiratzen dituzte sei abatarrak -horietako bakoitza berraragitze bati dagokio-. Abatar horiekin Lu Yangek hainbat kontzientzia-egoera zeharkatzen ditu, ekintzaren barruan eta kanpoan aldi berean. “Pertsonaia bat naiz jokoan, eta jokoa jokatzen duena ere banaiz”, dio haietako batek, joystick batekin karmaren erruletari aurre egitean, filmaren sekuentzia garrantzitsuenetako batean. “Zein da jokoaren eta errealitatearen arteko aldea?”.
***
1984ean Shangaien jaioa, Lu Yang Shangai eta Tokio artean bizi da. Txinako Arte Akademiako New Media Art sailean graduatu eta masterra egin zuen. Bere proiektu aipagarrienetako batzuk Kim Kawa Cancer Baby (2014), Uterus Man (2013) eta Wrathful King Kong Core (2011) dira, askotan interprete, diseinatzaile, konpositore esperimental eta Mao Sugiyama bezalako pertsonai polemikoekin elkarlanean. Lu Yang-ek hainbat museo eta erakundeetan bakarkako zein taldekako erakusketa garrantzitsuetan parte hartu du, hala nola Kunsthalle Basel (Basilea), Palais Populaire (Berlín), ARoS Museum (Aarhus), M Woods (Pekín), MOCA (Cleveland), Ullens Center for Contemporary Art (Pekín), Zabludowicz Collection (Londres) Mori Art Museum (Tokio) eta Kunstpalais Erlangen. Era berean, Julia Stoschek Fundazioan Hans Ulrich Obrist-ek komisariatutako Worldbuilding talde erakustekan parte hartu zuen, Centre Pompidou-Metz-en erakutsi izan dena ere. La Biennale di Veneziako The Milk of Dreams talde erakusketaren parte izan da. Bere lana Rockbund Art Museum (Shanghai), CCA (Tel Aviv), ICA (Londres), Muzeum Sztuki (Polonia), Centre Pompidou (París), Hamburger Bahnhof (Berlín) o Fridericianum (Kassel). 2022an Deutsche Bank-ek Urteko Artista aukeratu zuen eta 2024ko apirilean bakarkako erakusketa bat ireki zuen Parisko Fondation Louis Vuittonen.