Luisa Dörr
LASTER
Luisa Dörr

[IMILLA]

Web_24_Luisa_01
Web_24_Luisa_02
Web_24_Luisa_03

Pollerak deiturikoak gona koloretsu eta mardulak dira, Boliviako mendilerroko emakume indigenekin lotu ohi direnak. Berezitasun kulturalaren sinbolotzat hartzen dira, baina baita diskriminazioaren ikurtzat ere, jatorrian Espainiako agintari kolonialek inposatu baitzituzten XVI. mendean. Cochabamba hirian, emakume gazte batzuk arropa horiek erabiltzen hasi dira elkarrekin patinatzera ateratzen direnean, ahalduntze eta errebeldia keinu gisa. 2019an, horietako batzuek ImillaSkate kolektiboa osatu zuten. Imilla hitzak neska esan nahi du aymara eta kitxua Bolivian gehien hitz egiten diren bi hizkuntzetan. Herrialde horretan, biztanle gehienek sustrai indigenak dituzte.

Beren patinekin eta pollera tradizionalekin armaturik, imillaskaterrek espazio publikoa okupatzen dute, askotan haientzako segurua ez dena. Eta, gainera, jatorri gringoa duen eta maskulinoa den hiri-kirolaz jabetzen dira. Beren jauziak, lasterketak eta akrobaziak, beraiek diotenez, inklusioaren aldeko oihua eta erresistentzia-ekintza indartsua dira.

***

1988an Lajeado-n jaioa eta Bahian (Brasil) bizi da. Luisa Dörr argazkilariak emakumeekin eta kultur tradizioekin lotutako proiektuetan lan egiten du. Haren lana TIME, National Geographic, The New York Times, PDN, GEO, Wired aldizkarietan argitaratu da eta Brasilen, Estatu Batuetan, Espainian, Frantzian, Portugalen, Ingalaterran eta Errusian egin du lan. La Gacilly, BDC Latin American Photo Festival, Luma Festival, Mois de la Photo du Grand Paris edo Focus Photography Festival bezalako jaialdietan erakutsi du bere lana. 2015ean LensCulture’s Emerging Talent-erako hautatua izan zen, eta Urteko POYi Dokumental Proiektua, TIME aldizkariko “FIRSTS” edo 2018ko Magenta Flash Forward sariak irabazi ditu. Gainera, 2019an World Press Photo Award-eko hirugarren saria irabazi zuen. Gaur egun, lan pertsonal horiekin batera, Luisa Dörrek enkarguzko proiektuak egiten ditu munduan zehar.

9–LUISA DÖRR [IMILLA]

KANPOKO ERAKUSKETA
LEKUA: LA KANTERA (ARRIGUNAGA)
Artistak