Masahisa Fukase
LASTER
Masahisa Fukase

[Yoko, From Window]

Web_24_Fukase_01
Web_24_Fukase_02
Web_24_Fukase_03

Untitled from the series Yoko, From Window
©️Masahisa Fukase Archives

Jolasa askatasun-eremutzat hartzen bada ere, egia da, batzuetan, guztiz kontrakoa gertatzen dela: parte-hartzaileek onartu beharreko arau zehatzak izatea. Arauak eta jarraibideak, egonkorrak eta errepikakorrak, erritualen eta lehiaketen elementu komunak dira, eta poesian edo musikan ere badaude, errima, estrofa eta errepika eran. Joko oro, diotenez, ordena eta egonkortasuna bermatzen dituen arau-sistema bat da.

1974an, Masahisa Fukase argazkilariak Yoko Wanibe emazteari egunero argazkiak ateratzeko pauta jarri zion bere buruari. Tokioko apartamentuko leihotik atera zizkion argazkiak, emaztea etxetik irteten zenean lanera joateko. Batzuetan, berarentzat posatzen du, keinuak eta jarrerak asmatzen. Beste batzuetan, begirada itzultzen dio, eguneroko erritoak markatzen duen klik baten zain. Yokoren erretratu ugariak erakusketa batean bildu ziren 1978an, bikotea banandu eta bi urtera. Elkarrekin izandako bizitzaren irudi gehiago ere azaltzen dira, Fukasek bizitza osoan obsesiboki erretratatuko dituen katu eta beleenak barne.

***

1934an Hokkaidon jaio eta 2012an Tokion hil zen, Masahisa Fukase Japoniako gerraosteko belaunaldiko argazkilari erradikal eta esperimentala izan zen. Argazkilari familia batetatik dator, non bere aitonak argazkilaritza estudio bat sortu zuen eta Argazkilaritza ikasi ostean, bere aitak mantendutako negozio familiarrarekin jarraitu zuen. Geroago, Tokiora joan zen bizitzera, eta han moda eta publizitate argazkilari gisa lan egin zuen. 70eko hamarkadan, Daido Moriyama eta Shomei Tomatsurekin batera, The Workshop eskola sortu zuen. 1986ean Karasu (Belea) argazki seriearekin mundo mailan famatua bilakatu zen. Bere lana haibat museotan erakutsi da, hala nola New Yorkeko MoMA, Oxfordeko Arte Modernoko Museoa, Parisko Fondation Cartier eta Londreseko Albert Museum, besteak beste. Fukase hainbat bilduma garratzitsuen parte da, esaterako San Frantziskoko Arte Modernoaren Museoa, Metropolitan Museum of Art edo Getty Museum. Europan egindako bere lehen atzera begirako erakusketa 2017an izan zen Rencontres d’Arlesen. Liburu garrantzitsu asko argitaratu ditu, horien artean Yohko (1978) eta Bukubuku (2004) nabarmentzen dira.


14–MASAHISA FUKASE
[YOKO, FROM WINDOW]

BARRUKO INSTALAZIOA
LEKUA: EREAGAKO IGOGAILUA
ORDUAK:
ASTELEHENETIK IGANDERA 9:00-23:00

Laguntzailea:

Artistak