Piet Baumgartner
LASTER
Piet Baumgartner

[THROUGH MY STREET]

Web_24_Piet_01
Web_24_Piet_02
Web_24_Piet_03
Web_24_Piet_04
Web_24_Piet_05
Web_24_Piet_06

Karaokea bazkariaren etenaldian. Ustekabeko bi interpreteren koreografia. Ezohiko maitasun istorioa makina-erreminaren munduan. Through My Street lanarekin, Piet Baumgartner errealizadore suitzarrak balada erromantikoa berrasmatzen du, umorez eta poesiaz, ekialdeko honako filosofia hau aipatuz: munduaren ordena ez du eusten ez erlijioak ez politikak, baizik eta musek, dantzaren eta musikaren jainkosek.

Obra, 2025ean film luze batekin amaituko den proiektu handiago baten lehen zatia dena, Rio Wolta konpositorearekin elkarlanean egin da. Baumgartnerrek 15 urtetik gora daramatza Woltarekin lankidetzan proiektu artistikoetan eta filmetan. “Through My Street lehen aldiz entzutean ez nuen zalantzarik izan nortzuk izan behar zuten protagonistak. Izan ere, makinak eguneroko zereginetatik askatzen direnean, emozioa adierazteko gai diren entitate sentikor bihurtzen dira”.

***

1984an Rapperswil-en (Suitza) jaioa, Piet Baumgartner Zurichen bizi eta lan egiten du, F+F Arte eta Diseinu Eskolan klaseak ematen. Ikus-entzunezko artista eta zuzendari transdisziplinarra da, zinema, antzerkia eta arte ederra alorrak landuz. Kazetari lanetan hasi zen Zinema Zuzendaritzan masterra egin aurretik, ZHdK-n, Zuricheko Arteen Unibertsitatean eta, ondoren, Drehbuchwerkstatt-en, Municheko Zinema eta Telebista Unibertsitatean lizentziatu zen. Varsovian Andrej Wajdarekin bere prestakuntza amaitu ostean, Frank Castorf eta René Pollesch-en laguntzaile izan zen Zuricheko Schauspielhaus-en. Bai artista independiente, bai Rio Wolta artistarekin elkarlanean –harentzat bideoklip anitz sortu ditu– hainbat ikuskizun edo antzezlan zuzendu ditu, hala nola, Showroom, 2018an Theaterhaus Gessnerallee-n aurkeztuta edo Trottinett Ballet, 2021ean Theatre Neumarkt-en erakutsi izan zena. 2023ko udazkenean, bere lehen film dokumentala, The Driven Ones, mundu mailako estreinaldia izan zuen Zuricheko 19. Zinemaldian, Focus Competition atalean. Nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Swiss FIlm Awards (2024), Swiss Culture Award (2023), European Media Award Civis, Epaimahaiaren Saria (2016), Austin Music Video Festival (2016), La Guarimba Film Festival, Publikoaren Saria (2016), International Music Video Festival Paris, Epaimahaiaren Sari Berezia (2015).


17–PIET BAUMGARTNER [THROUGH MY STREET]

BARRUKO INSTALAZIOA

LEKUA: PUNTA BEGOÑA GALERIAK (EREAGA KAIA – MUELLE 6)

ORDUAK:
OSTEGUNA ETA OSTIRALA
17:30-20:30
LARUNBATA
11:00-14:30 / 17:30-20:30
IGANDEA
11:00-14:30
Artistak