Raquel Meyers
LASTER
Raquel Meyers

[MONSCII]

Web_24_Raquel_01
Web_24_Raquel_02
Web_24_Raquel_03

“Nire belaunaldia faxarekin, ordenagailuekin, arkadeekin, kontsolekin, kaseteekin, walkmanarekin, VHS-arekin, 35 mm-ko kamerekin eta Polaroidekin hazi zen. Baina teknologiak ez gintuen gaizki hezi. Teknologia gure jolas-gela izan zen”. Raquel Meyersen hitzak dira, obra honen egilearenak. Izenburua monster-en (munstroa ingelesez) eta PETSCIIren (irudiak egiteko erabiltzen den lengoaiaren izena) arteko hitz-jokotik hartzen du lan honek. PETSCII kodea ASCII kodearen bariazio bat da; testuak idazteko lengoaia hori erabiltzen zen Commodoreren 8 biteko ordenagailu zaharretan, IBMk eta Microsoftek lekua kendu zioten kontsumo-elektronikan enpresa liderra izan zen hartan.

Teknologia zaharkitu horrekin, Meyersek poliptiko bat osatzen du eta gogora ekartzen dizkigu hainbat paneletako Erdi Aroko pinturak, multipantailen aurrekariak direnak, Donkey Kong unibertsoa edota Game Boy ospetsua, 1985ean munduko jokoen merkatuan –eta mundu erdiko eskoletako jolastokietan– sartu zen Nintendoren makinatxo ospetsua. Artisautza digital eta brodatuaren estetikaren artean, Meyersek teknologia desfasatuak edo txikitzat hartutakoak erabiltzea aldarrikatzen du, gero eta gehiago berrikuntza teknikoek idazten duten historia kulturalaz jabetzeko taktika gisa.

***

1977an Cartagenan jaioa, Raquel Meyers teknologia zaharkituekin lan egiten du, hala nola teletestua, idazmakina, faxa eta Commodore 64, argazkigintza, animazio eta brodatuarekin nahastuta. Bere praktika mekanografia hedatu (KYBDslöjd) bezala definitzen du, non testu-karaktereak eta erretikulak hizkunta basati bihurtzen diren, berehalako asebetetzerik gabeko ezagutza-modu isileko bat, teknologiarekin daukagun harreman parasitarioa azpimarratuz. 2004tik aurrera, bere lana arte zentro, galería eta jaialdientan erakutsi da, hala nola, Ars Electronica, Transmediale, Tokyo Blip Festival, Square Sounds Melbourne, BilbaoArte, LABoral, Denver Digerati, iMAL, Piksel, Shibuya Pixel Art, LEV, MFRU, HeK, ETOPIA edo Eufònic Urbà, besteak beste. Jaso dituen sarien artean, Denverreko Supernova Digital Animation Festival-eko 2. World on Fire saria, Tokioko Shibuya Pixel Art Contest-eko Bikaintasun Saria, Orf Teletext trifft Kunst-eko Publikoaren Saria daude, besteak beste.


3–RAQUEL MEYERS [MONSCII]

KANPOKO INSTALAZIOA
LEKUA: URGULL (URGULL S/N)
Artistak