SNACKS
Edontzi-azpikoen ibilbidea
Tabernak: Alkartetxe, Brasagoiti, El Huerto, Etxetxu Berria, La Birrotxa, La Fiambrera, Taberna Unai Jatetxea, Tximist
Itzuli da Jaialdiaren formatu klasiko hau: edontzi-azpikoak. Eta aurten, gainera, nahiko festazalea. Feng Li bere argazkietan dantza, izerdia eta xelebrekeria erretratatzen ditu, bere jaioterriko festa batean, Txinan. Golden Times seriearen argazki batzuk edontzi-azpikoetan aurkituko dituzu edizio mugatu eta bildumagarri batean, zure festak apaintzeko. 8 irudi dira, edontzi-azpikoetan inprimatuak eta Algortako 8 tabernatan banatuko direnak. Hauetako bakoitzean modelo ezberdin bat eskuratu ahal izango duzu zure kaña, pintxo, ardo edo freskagarriarekin. Doakoak dira, baina, har ezazu traguska bat gure omenez!
Jeloskor jarri nahi bagaituzu, etiketatu iezaguzu Instagram bidez @getxophoto kontuan eta partekatu zure argazkiak gurekin #rutaposavasos traolarekin.
Taberna lagunak
Etxetxu Berria (Amezti 2)
La Birrotxa (Bidebitarte 3)
Alkartetxe (Gaztelugatxe 1)
Brasagoiti Bar (Basagoiti etorbidea 50)
Taberna Unai Jatetxea (Algortako etorbidea 96)
Tximist (Urgull z/g)
El Huerto (Torrene 5)
La Fiambrera (Basagoiti etorbidea 44)