Open Call
Deialdi honek mundu osoko artista bisualei eta argazkilariei euren lana, Jaialdiaren hurrengo edizioan, 2024ko ekainean, erakusteko aukera eskaintzen die. Gaia Play izango da.
Arianna Rinaldok, Ana Casas Brodak, Irene de Mendozak eta María Ptqk osatutako epaimahaiak, aurkeztutako lanak aztertu eta gero, 12 proiektu finalista eta 3 irabazle aukeratu ditu. Azken hauek Getxophoto 2024an programazio artistokoaren parte izango dira:
Irabazleak Open Call 2024
Maxim Zmeyev – Type 1.5.11. (San Petersburgo / Marsella)
Michalina Kacperak – Soft Spot (Varsovia)
Alejandra Carles-Tolra – Where we belong (Bartzelona / Londres)
Open Call 2024 finalistak
* Alfabetoaren arabera
Alastair Philip Wiper – Inside Adidas (Kopenhage)
Alejandra Carles-Tolra – Where we belong (Bartzelona / Londres)
Ali Zanjani – Just between us (Teheran)
Chloé Milos Azzopardi – Non technological Devices (Niort)
Emma Sarpaniemi – Two Ways to carry a Cauliflower (Helsinki)
Gunnar Knechtel – Fronton Walls in Spanish Villages (Kelkheim / Bartzelona)
Ignacio Navas – Kickflip (Tutera)
Kehan Lai – Softly Amorphous (Shanghai / New York)
Lee-Ann Olwage – The Right to Play (Lurmuturraren Hiria / Enoosaen)
Maxim Zmeyev – Type 1.5.11. (San Petersburgo / Marsella)
Néstor Lisón – Sun and Sand (Murtzia)
Pascual + Vincent – Fake Communion (Murtzia)
Seunggu Kim – Better Days (Seul)
Yun Ping – 回家 (huí jiā) (Madril)
Epaimahaia
IRENE DE MENDOZA
Foto Colectania Fundazioaren zuzendari artistikoa (Bartzelona)
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Giza Zientzietan lizentziatua eta Pompeu Fabra Unibertsitatean Estetikan eta Artearen Teorian diplomatua, Irenek hainbat erakusketa komisariatu ditu, besteak beste, Albarrán Cabrera. Lo Indestructible., Marcelo Brodsky. Erresistentzia poetikoa, La Movida, agitazio baten kronika (2019); Weegee by Weegee, Fenómeno Fotolibro (2017); La tentación de existir (2015) Christer Strömholm eta Anders Petersen argazkilariei buruzkoa; Fotolibros. Aquí y ahora (2014). Foto Colectania bildumako funtsekin makina bat erakusketa ere komisariatu ditu, esaterako, Manel Armengol. Transiciones (2014) eta Joan Colom. Álbum (2011). Foto Colectania Fundazioan lan egiten du 2005etik eta 2010etik bere zuzendari artistikoa da.
MARÍA PTQK
Komisario independente, kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa (Bilbo)
Ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Kultur Kudeaketan Masterra. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako erakundeekin egin du lan: Medialab Prado, Azkuna Zentroa, Fundación Daniel y Nina Carasso, CCCB, Jeu de Paume eta GenderArtNet. Komisariatu dituen erakusketen artean daude, A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB) edota Extinción Remota Detectada (LABoral, Gijón). Chaire Arts & Sciences (École polytechnique, l “École des Arts Décoratifs – PSL, Fondation Daniel et Nina Carasso) erakundeko aholkularia da, eta ISEA Paris 2023 (International Symposium on Electronic Art) programazio-batzordeko kidea.
ANA CASAS BRODA
Hydra argazki-plataforma independentearen zuzendarikidea (Mexiko Hiria)
Ikusizko Arteak, Historia eta Argazkigintza ikasketak egin zituen Mexikon, Espainian, Austrian eta Estatu Batuetan. Artista gisa, 1983tik bakarkako erakusketa ugari egin ditu Mexikon zein atzerrian, eta Álbum (Mestizo, 2000) eta Kinderwunsch (La Fábrica, 2013) argazki-liburuak argitaratu izan ditu, biak ere hainbat herrialdetan erakutsiak. Bere lan pertsonalaz gain, 1989az geroztik argazkigintzaren inguruko jarduerak antolatzen ditu, batez ere hezkuntza-programak sortuz Centro de la Imagen (CDMX), Centro de las Artes de San Agustín (Oaxaca) edota FotoGuanajuaton. 2012tik, Hydra argazkigintza-plataforma independentearen zuzendarikidea da. Plataforma honek hezkuntza-programa, liburu-denda, galeria eta argitalpen-proiektua biltzen ditu. 2016an INCUBADORA DE FOTOLIBROS programa sortu zuen. Bertan, egileek argazki-liburuak garatzen dituzte Mexikoko eta atzerriko editoreen aholkularitzarekin. 2018an, INFRAMUNDO sortu zuen, Hydraren argitalpen-proiektua, José Luis Lugo eta Ramón Pez-ekin eta honezkero 28 liburu baino gehiago eman dituzte argitara, mundu osoko azoka eta lehiaketetan aurkeztuak izan direnak.
ARIANNA RINALDO
Komisario independentea, argazki-aholkularia eta editore grafikoa (Milan)
Magnum Photosen New Yorkeko artxiboko zuzendari gisa hasi zen lanean (1998–2001), eta lan horretan Italian jarraitu zuen 2004ra arte. Colors aldizkariko (2001–2004) editore grafikoa izan zen, baita OjodePez (La Fábrica) argazki dokumentaleko aldizkariaren zuzendaria ere 9 urtez. D, La Repubblica astekarian, argazkilaritza-aholkularia izan da, (2008-2011), Toscanako Cortona On The Move jaialdiko zuzendari artistikoa (2012-2021) eta 2016tik argazki-komisarioa da PhESTen, arte garaikideko jaialdian (Monopoli). Nazioartean argazki-proiektuak garatzen jarraitzen du, hitzaldiak, tailerrak eta aholkularitzak eskainiz. Halaber, ohiko gonbidatua da mundu osoko argazki-ekitaldi ezagunen porfolio ikuspenetan eta epaimahaietan. British Journal of Photographyko Ones to Watch, Leica Oskar Barnack Award eta Deutsche Börse Photography Foundation Prizeko hautaketa-batzordeko kidea ere bada.
2023ko Open Call-aren irabazleak
M’hammed Kilito – Before it’s gone (Maroko)
Arturo Soto – Today, Something (Mexiko)
Julieta Tarraubella – Bunker (Argentina)
2022ko Open Call-aren irabazleak
Igor Furtado eta Ventura Profana – Come Before Winter (Brasil)
Marisol Mendez – Madre (Bolivia)
Gloria Oyarzabal – Usus Fructus Abusus (La blanche et la noire) (Espainia)
Cemre Yeşil Gönenli – Hayal & Hakikat (Turkia)
2021eko Open Call-aren irabazleak
Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte – Recetario para la memoria (Mexiko)
River Claure – Warawar wawa (Bolivia)
Shelli Weiler – Enjoy House (AEB)
Etinosa Yvonne – It’s all in my Head (Nigeria)
Laguntzailea: