•Friday Reports
1984an Koben (Japonia) jaioa, Satoshi Berlinen bizi den artista eta argazkilaria da. Bere lana Jameel Arts Centre Dubai, Torontoko Museum of Contemporary Art edo Milango Fondazione Prada bezalako areto garrantzitsuetan aurkeztu da. Hainbat azoka, jaialdi eta biurtekotan parte hartu du, hala nola Biennale de l ‘Image Possible, Photo London, Paris Photo edo Unseen Photo Fair Amsterdam, besteak beste. Bere lehen serieak, Code Unknown, Japan Photo Award saria jaso zuen 2014an. Bere lana sari ospetsuetarako hautatua izan da, besteak beste, 2018an Foam Paul Huf Saria (Foam Fotografiemuseum Amsterdam), 2017an Prix Pictet Japan Saria eta 2015ean Outset Unseen Photo Fair Amsterdam Saria. Hainbat erakunde eta entitaterekin lankidetzan aritu da, horien artean, Issey Miyake, Amnesia Scanner, NikeLab X Matthew M Williams, Sharjah Architecture Triennial Balenciaga eta Salomon X Gr10k daude.
Barruko instalazioa
•Satoshi Fujiwara
•Friday Reports
Lekua: Azoka
Helbidea: Torrene 4, Algorta