•Hamaiketako
LASTER

Elkarrizketak

•Hamaiketako

Noiz: Ekainak 7 eta 14, larunbatak 
Ordua: 11:30 – 13:00
Non: Getxophoto bulegoa – Amezti 6, 5º 5º
Lekuak: 14 (saio bakoitzean)
Prezioa: 5€

María Azkarate, Ane Abalde (Daniel Sánchez)

Ekaineko bi larunbatetan Hamaiketako jardunaldiaz disfrutatuko dugu elkarrekin. Jarduera honetako parte-hartzaileek hamaiketakoa partekatuko dute irudiaren profesionalekin. Hitz egin, kezkak partekatu, galderak egin, kexatu, antolatu, proposatu… ikasle-irakasle formatutik ihes egitea eta etxean moduan sentitzea dira helburuak. Aurten, Ane Abalde, Kutxa Fundazioko erakusketa aretoaren zuzendaria, eta María Azkarate, arkitekto eta argazkilaria, izango dira gurean.

Sarrerak

•06/07 larunbata
•Ane Abalde

Kutxa Fundazioko erakusketa aretoaren zuzendaria

1980an Donostian jaioa, Ane Abaldek Artearen Historiako ikasketak egin zituen UPV/EHUn, eta Erakusketa Proiektuen Diseinu eta Zuzendaritzako masterra ikasi zuen Elisava eta Pompeu Fabra unibertsitatetan. Guggenheim Bilbao Museoan, Artium Arte Garaikideko Museoan eta Manifestan, 2004an Donostian egin zen Europako arte-bienalean, lan egin du. 2016az geroztik, Kutxa Fundazioaren erakusketa-aretoen zuzendaria da, eta 2019an Kutxa Fundazioaren Ondarearen zuzendaritza hartu zuen. Bi esparru horietan harreman estua du argazkigintzarekin, Kutxa Fundazioko Artegunea erakusketa-aretoa, argazkigintza-proiektuei eskainia, kudeatzen baitu, hala nola argazkigintza dokumentalaren artxiboa, Fototeka.

•06/14 larunbata
•María Azkarate

Arkitektoa eta argazkilaria

1977an Gasteizen jaioa, Iruñean bizi eta lan egiten du. Arkitektoa eta argazkilaria da, eta bere lan artistikoan lurraldearen eraldaketa eta giza habitata aztertzen ditu ikuspegi kritiko batetik. Lurraldearen ahalmen sinbolikoan eta argazkigintzaren bidez haren ikusizko adierazpenean interesa du batez ere. Bere lanak eguneroko paisaiak daukaten bai konplexutasunari eta sakontasunari bai inplikazio politikoei buruzko hausnarketa sustatzea du helburu. Praktika autorala arkitekturako argazkigintza profesionalarekin eta irakaskuntzarekin uztartzen du. Haren lanak Euskadiko eta Nafarroako hainbat erakusketa-aretoetan erakutsi dira. Horien artean nabarmena da 30–30–30 (2023) erakusketa, Bilboko Arte Ederren Museoan egindakoa, Vanessa Winship eta Corinne Vionnetekin batera, Bilbo metropolitarrak izandako eraldaketari buruzkoa. Bere Tercer paisaje (2020) lana irabazle izan zen Baffesten, Barakaldoko emakume argazkilarien jaialdian.