Deialdia
•Herri partaidetza
Gaia: REC
Non: Algortako dendetako erakusleihoetan
Irudiak bidaltzeko azken eguna: apirilaren 4a
Laguntzailea: Algortako Dendak

•Zer
Getxophotoren herri partaidetzarako espazioa da hau. Nahi duenak aldez aurretik ezarritako gaiaren (REC) inguruko bere argazkia bidali dezake eta horrela jaialdian parte hartu.
•Nork
Edonork har dezake parte: zaletuek zein profesionalek. Adinez behekoa baldin bazara gurasoen edo legezko tutoreen baimena behar izango duzu.
•Nola
Parte-hartzaile bakoitzak izen-emate orrialdea bete eta haurtengo REC gaiarekin zerikusia duen argazki bat (1)* bidali behar du getxophoto@gmail.com emailera. Ideia batzuk: gure sentsibilitatea agortzen duen gehiegizko ugaritasuna, fake irudien ugaritzea, memoria eta irudiaren harreman aldakorra, datu-zentroen egitura-mugak, edo burura etortzen zaizuna! Zein da irudiaren etorkizuna muturreko, immateriala, oso manipulagarria eta itxuraz amaigabea den REC mundu honetan?
*Argazkia jpg artxiboa izan behar da eta gutxienez 2400 x 1600 pixeletako tamaina eta 240 dpi-tako erresoluzioa eduki beharko du.
•Noiz arte
Irudiak bidaltzeko epea 2025eko apirilaren 4ra arte izango da.
•Non
–Jaialdiak, Gorka Garate eta Eukene Olaguerekin batera, 30 irudi aukeratuko ditu Algortako Dendak elkarteko hainbeste erakusleihoetan jartzeko.
–Liburuxka bat argitaratuko da: aukeratutako irudiekin eta hauek non erakutsiko diren saltokien helbideekin.
–Algortako Denda elkarteak, getxotar batek egindako argazkirik onena aukeratuko du eta elkartearen saltokietan gastatzeko 100€-ko txartela oparituko zaio egileari.
•Izen-emate orria
•••Irudien erabilpena
–Adinez txikiak: bere ordezkari legalaren baimena izan beharko dute.
–Getxophotok jasotako irudiak bere webgunean eta jaialdiaren etorkizuneko ediziotan erabili ahal izango ditu, beti ere egilearen izena aipatuz. Irudiok ez dute sekula erabilpen komertzialik izango.
–Getxophotok eskubidea du indarkeria sexistak, LGTBIfobikoak edota arrazistak sustatzen dituzten argazkiak baztertzeko.
–Partaidetza doakoa da, zabala, ez dauka leihaketa izaerarik eta arau hauen ezagutza eta onarpena suposatzen du.
•••Baimenak eta eskubideak
–Egile-eskubidea artistaren esku egongo da.
–Irudia bidaliz, parte-hartzaileek baieztatzen dute aurkeztutako lanaren egile eta egile-eskubideen jabe direla, eta haien lana ez dela inoren pribatutasuna, egile-eskubideak edo beste edozein eskubide urratzen.
–Irudia bidaliz, parte-hartzaileek bermatzen dute irudietan edo aurkeztutako lanetan agertzen diren pertsona guztien (edo adingabeen kasuan legezko tutorearen) baimena dutela irudiak erakusteko eta argitaratzeko, termino eta baldintza hauetan deskribatzen den moduan.
•••Datu pertsonalak
–Parte-hartzaileak onartzen du bere izen-abizenak, jaioterria eta dagokion URLa bere bidalketarekin batera argitaratu ahal izango direla.
–Izena emateko eta bidalketa prozesuan emandako datu pertsonal guztiak antolatzaileek hautaketa eta kudeaketa helburuetarako gordeko dituzte, baita modu anonimoan estatistika helburuetarako ere.
–Parte-hartzaileak onartzen du bidalketak artxibatu egingo direla, hautatuak izan ala ez. Baimen hori posta elektronikoz bertan behera utzi ahal izango da (getxophoto@getxophoto.com helbidera idatziz). Baimena kentzen bada, dagokion irudia hautaketa prozesua amaitu ondoren ezabatuko da.
Laguntzaileak:

