•Itxialdia vol.12
LASTER

Elkarrizketak

•Itxialdia vol.12

Noiz: Maiatzak 31, larunbata
Non: Punta Begoña Galeriak (Ereaga kaia 6)
Prezioa: 20€

Joana Moll (I. Janke), Nathalie Herschdorfer (A. Blanc), Pita Arreola (M. Fernández), Roc Albalat (A. Torres), Marina Otero (B. Bollmann), Clothilde Morette (M. Meyer), Jon Uriarte (L. Chávez), María Ptqk (R. Quanta)

•REC totala

•Gure topaketa gogokoenetako bat.
•Hizlarientzat eta entzuleentzat ihesbiderik gabeko leku urrun batean elkartuko gara.
•Goiz batez jende interesgarriarekin izandako solasaldiak.
•Irudi garaikideari buruzko gaiak berrikusteko eta zalantzan jartzeko gunea.

Hori guztia eta gehiago izango da Encerrona vol. 12. Oraingo honetan, egunero bonbardatzen gaituzten irudi uholdearen aurrean immune bihurtuko ote garen galdetzeko, artxiboen pilaketa ikaragarriari buruz hausnartzeko eta, bide batez, irudiaren etorkizunari buruz hitzegiteko saioa, muturreko REC mundu batean, materiagabea, erraz manipulatzeko modukoa eta, itxuraz, infinitua dena.

Sarrerak

•Egitaraua

9:30 – Aurkezpena eta ongi etorria

09:45 – Sentikortasunaren nekea (** ingelesez itzulpenarekin)
Nathalie Herschdofer – Photo Elysée Museoa (Lausanne)
Clothilde Morette – Maison Européene de la Photographie (Paris)
Jon Uriarte – Komisario digital independentea (Hondarribia)

11:00 – Atsedenaldia eta kafea

11:30 – Spoiler alert: ezingo da informazio guztia gorde (gaztelaniaz)
Marina Otero – Data Mourning Clinic, Universidad de Columbia (Nueva York)
Joana Moll – Artista eta ikertzailea (Bartzelona / Berlin)
María Ptqk – Getxophotoko komisaria (Bilbo)

12:50 – Algoritmoa, AA eta konpainia (gaztelaniaz)
Roc Albalat, Estampa – Ingurune digitaletako programatzaile eta ikertzaile kolektiboa (Bartzelona)
Pita Arreola – Arte digitaleko komisarioa eta V&A-ko kolaboratzailea (Mexiko / Londres)
Jon Uriarte – Arte digitaleko komisario independientea (Hondarribia)

14:10 – Itxiera eta bonus track

Nathalie Herschdofer

Photo Elysée Lausanne museoko zuzendaria

Suitzan jaioa 1972an, Nathalie Herschdorfer arte komisarioa eta historialaria da, argazkigintzaren historian espezializatua. Lausanako (Suitza) Photo Elysée museoaren zuzendaria da. Aurretik, Le Locle-ko Arte Ederren Museoaren zuzendari izan zen, Henri Cartier-Bresson, Stanley Kubrick, Vik Muniz, Alex Prager, Viviane Sassen, Hiroshi Sugimoto eta Andy Warholen lanak biltzen zituzten erakusketa garrantzitsuak kudeatuz. Argazkigintza garaikidean ahots aktiboa du, eta Suitzatik kanpo hainbat erakusketa antolatzeko gonbidapena jaso du. Argazkigintzaren historia irakasten du Lausana Arte eta Diseinu Unibertsitatean (ECAL), eta hainbat libururen egilea da: Man Ray: Liberating Photography (2024); Deborah Turbeville Photocollage (2023); 160 Years of Photography from the Collections of the Red Cross (2022); Body: The Photography Book (2019); Mountains by Magnum Photographers (2019); The Thames & Hudson Dictionary of Photography (2018); Coming into Fashion: A Century of Photography at Condé Nast (2012) eta Afterwards: Contemporary Photography Confronting the Past (2011).

Clothilde Morette

MEP-eko zuzendari artistikoa

Dijonen jaioa 1987an, Clothilde Morette Parisko MEP (Maison Européenne de la Photographie) erakundeko zuzendari artistikoa da. Bere ardurak erakusketa eta ekitaldien programa kudeatzea da eta The Studio, talentu gorakorrari eskainitako MEPeko erakusketa gunea zuzentzea da. MEPen kuradore bezala egin berri dituen proiektuen artean Samuel Fosso artistaren atzera begirako erakusketa; Rineke Dijkstraren I See You erakusketa; Viviane Sassenen Phosphor: Art and Fashion bakarkako erakusketa txalotua, eta Science/Fiction — A Non-History of Plants erakusketa kolektiboa daude. Argazkilaritza garaikidea ere irakatsi du ECAL-en (École cantonale d’art de Lausanne). Bestalde, modu independentean egiten du lan, kritikari eta kuradore gisa, narratiba literarioen eta arte historiko eta garaikidearen artean mugituz. Hurrengo Leonora aldizkariaren editore sortzailea da, Leonora Carringtonen ipuinen eta praktika artistiko garaikidearen arteko kidetasunak aztertzen dituena.

Jon Uriarte

Komisario digitala eta Screen Walks (The Photographers’ Gallery)

Hondarribian jaioa 1980an, Jonek Argazkigintza ikasi zuen Institut d’Estudis Fotogràfics de Catalunyan eta New Yorkeko ICPn. PhotoEspaña eta PhotoEspaña eta Madrilgo Europear Unibertsitatearen master bat gauzatu zuen Proiektu eta Teoria Artistikoetan. Artista gisa, bere lanak La Casa Encendida-n (Madril), Koldo Mitxelena-n (Donostia), Studio 304-n (New York), HBC-n (Berlin) edo Sala d’Art Jove-n (Bartzelona) erakutsi ditu. Widephoto sortu zuen eta hiru urtez Foto Colectaniak sustatutako DONE Programa, hausnarketa eta sorkuntza bisualaren inguruko proiektua, kontzeptualizatu eta koordinatu du. Horrez gain, Getxophoto-ko komisarioa izan zen (2020–2022) eta The Photographers’ Gallery-ko komisario digitala (2019–2023). Gaur egun, Screen Walks ko-komisariatzen du, Fotomuseum Winterthur eta The Photographers’ Gallery-ren arteko emisio digitaleko programa. Aldi berean, Tabakalerako Medialaben kultura digitala aztertzen dituen POV topaketak koordinatzen ditu.

Marina Otero

Arkitektoa, ikertzailea eta Columbia Unibertsitateko irakaslea

A Coruñan jaioa 1981ean, Marina arkitektoa eta ikertzailea da. Columbia University-n (New York) irakasten du, eta bertan Data Mourning Clinic zuzentzen du. 2022an, Harvard Unibertsitateko Wheelwright Saria jaso zuen, Future Storage: Architectures to Host the Metaverse izeneko proiektuarekin, datuen biltegiratzeko paradigma arkitektoniko berriak aztertzen dituena. Donostia International Physics Center-eko Superkonputazio Zentroarekin elkarlanean aritu zen eta Konpost Konputazionala proiektua aurkeztu zuen Tabakaleran. Otero Txileko Zientzia, Teknologia, Ezagutza eta Berrikuntza Ministerioak gonbidatu zuen herrialdeko Lehen Datu Zentroen Plan Nazionala garapenean parte hartzera. Oterok En las profundidades de la nube (2024) liburua idatzi du, adimen artifizialaren garaian datuak biltegiratzeaz eta burujabetzaz hitz egiten duena. Bertan datuen biltegiratzerako paradigma eta estetika berriak proposatzen ditu, arkitektura, kontserbazioa eta kultura digitala uztartuz. Honako liburu hauek ere koeditatu ditu: Automated Landscapes (2023), Lithium: States of Exhaustion (2021), More-than-Human (2020), Work, Body, Leisure (2018), besteak beste.

Joana Moll

Artista eta ikertzailea

Bartzelonan jaioa 1982an, Joana Bartzelona eta Berlinen artean bizi den artista eta ikertzailea da. Bere lanak narrazio teknokapitalistek makinen, gizakien eta ekosistemen alfabetatzean duten eraginari kritika egiten dio. Bere lana munduko erakunde, museo, unibertsitate eta jaialdi ospetsuetan aurkeztu da, hala nola Veneziako Bienalean, Art Baselen, MAXXIn, MMOMAn, MACBAn, Laboralen, CCCBn, besteak beste. BBVA Fundazioaren ikerketa-bekaduna, Weizenbaum Institutuko bekaduna Berlinen, eta Critical Media Lab-en (HGK, Basilea) ikerketa artistikoaren egoiliarra izan da. HANGAR (Bartzelona) erakundeko Interface Politika Kritikoen Ikerketa Taldearen sortzailea da. Gaur egun, KHM-n (Academy of Media Arts) Arte Sailean irakasle, Bartzelonako Elisava Eskolan irakasle bisitaria, eta Berlingo Disruption Network Lab Institutuko bekaduna da.

Estampa

Ingurune digitaletako programatzaile eta ikertzaile kolektiboa

Estampa ikus-entzunezko esperimentalaren eta ingurune digitalen arloetan lan egiten duen egile, programatzaile eta ikertzaileen kolektiboa da. Haien praktika ikus-entzunezko teknologien hurbilketa kritiko eta arkeologikoan, adimen artifizialaren tresnak eta ideologiak ikertzean, eta animazio esperimentalaren baliabideetan oinarritzen da. Estampa Roc Albalat, Pau Artigas, Marcel Pié, Marc Padró eta Daniel Pitarch-ek osatzen dute. Hautatuak izan dira deialdi nazional eta nazioartekoetan, eta arte-zentro ugaritan parte hartu dute, hala nola CCCBn (Marte. El espejo rojo, 2021; IA. Inteligencia artificial, 2024 eta Experimentos con el archivo del CCCB, 2024), Madrilgo Sala de Arte Joven (Un cambio de paradigma, 2024), Singapurreko ArtScience Museum-en (Mars: The Red Mirror, 2023), Valentziako CCCCn (Biennal 2064, 2023), Bartzelonako La Virreina Centre de la Imatge-n (Biennal 2064, 2022), La Capella-n (Lo que es posible y lo que no, 2022), Tabakaleran (Inmaterial Jaialdia, 2021), Foto Colectànian (DONE 4, 2020), besteak beste. Berriki jaso dute Premi Ciutat de Barcelona Kultura digitalaren arloan.

Pita Arreola

Arte digitaleko komisarioa eta Victoria and Albert Museoaren kolaboratzailea

Ciudad de Mexikon jaioa 1989an, Pita komisario eta ikertzaile independentea da. Off Site Project plataformaren sortzailekidea da, non erakusketen, ekitaldien eta egoitzen bidez, kultura digitalean zentratutako sortzaile berrien lana sustatzen du. Bere komisariotza lanaren bidez, Pitak Arreolak Erresuma Batuko, Europako, Asiako, Ekialde Hurbileko, Estatu Batuetako eta Latinoamerikako 200 sortzaile baino gehiago lagundu ditu. 2021etik 2024ra bitartean, Victoria and Albert Museoan (Londres) Arte Digitaleko komisarioa izan zen. Digital Art: 1960s-Now (V&A/Thames & Hudson, 2024) liburuaren koeditorea da, museoaren bildumaren bidez arte digitalaren historia globala aurkezten duena.

María Ptqk

Kultur ikertzailea eta Getxophotoko komisaria

1976an Bilbon jaioa, María Ptqk ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Kultur Kudeaketan Masterra eta DEA Kulturaren Zuzenbidea ikasi zuen. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako hauekin egin du lan: Medialab Prado (Madril), Azkuna Zentroa (Bilbo), Fundación Daniel y Nina Carasso, CCCB (Bartzelona), Jeu de Paume (Paris), La Gaité Lyrique (Paris), GenderArtNet (European Cultural Foundation) edo LABoral (Gijón). Komisariatu dituen erakusketen artean, À propos du Chthulucène et de ses espèces camarades (Espace virtuel du Jeu de Paume), Zientzia frikzioa. Bizitza Lagunen Artean (CCCB eta Azkuna Zentroa), Extinción Remota Detectada (LABoral) edo Jakintzen bidegurutzean (Tabakalera). Chaire Arts & Sciences (École polytechnique, l’École des Arts Décoratifs – PSL, Fondation Daniel et Nina Carasso) erakundeko aholkularia da, eta ISEA Paris 2023 (International Symposium on Electronic Art) programazio-batzordeko kidea.

Laguntzaileak: