ARGAZKI ESKOLETAKO IKASLEEN TOPAKETA
MAPS
Noiz: Maiatzak 29 osteguna, 30 ostirala eta ekainak 1 igandea
MAPS (; LOB – Lagunik Onenak Betiko;) gorabidean diren artista bisualen arteko topaketa da. Hainbat argazkingintza eskoletako ikasleek elkar ezagutzeko, euren lanak elkarbanatzeko, kezkak adierazteko eta elkarlanerako eta ezagutza-sareak ehuntzeko aukera dute bertan.
Topaketaren astean, 2024ko ekainean egin zena, Christine Shankek Jason Fulforden The Photographer’s Playbook liburuan proposatutako One Hour Project ariketa egin zen. Hemen ikus daiteke emaitza.
Programaren barruan, parte-hartzaileen lanetako bat 2025eko programazioan erakutsia izateko aukeratzen da. Oraingoan, Getxophotoko talde kuratorialak honako proiektu finalista hauek nabarmentzea erabaki du:
– Harrien deiadarra, Jorge Almeida (BlackKamera)
– Ciudad secreta, Javier Arboledas (Fotografia Masterra UPV)
– Las mismas sombras para las mismas velas, Cecilia Candiani (Efti-ohia)
– Órbita W, Luciana de Michelis (Lens Escuela)
Institut d ‘Estudis Fotogràfics de Catalunyako (IEFC) Anna Barea ikaslearen Shelter lana hautatua izan da, hurrengo edizioko programazioaren parte izateko.
2024ko Eskola parte-hartzaileak:
– EASD Antonio Faílde (Ourense)
– EASD Mestre Mateo (Santiago)
– Euskal Herriko Unibertsitatea (Bilbo)
– Gasteizko arte eta lanbide eskola
– Valentziako Unibertsitate Politeknoa