Filminen kanala
•Filmak – Pepa Blanes
Pepa Blanesek REC edizio honetako gaiari buruzko filmen zerrenda berezi hau sortu du. Sartu Filminera eta begirada bat eman!

•Filminen kanala
Badakizunez, urrun egon arren, Getxophotoz etxetik bertatik disfrutatu dezakezula. Sartu zure Filmineko kontuan eta bilatu Canal Getxophoto. Bertan Cadena SER-eko kultura arduradun eta kazetaria den Pepa Blanes-ek aukeratutako filmak ikusteko aukera izango duzu. Denetarik eta sailetan antolatua.
La imagen y sus consecuencias atalean, film hauek (beste askoren artean) ikusi ahal izango dituzu: Black Box Diaries (2024), Shiori Ito-ren azken estreinaldia, edo Network, un mundo implacable (1976), Sidney Lumet-en klasikoa, telebistaren botereaz, audientziez eta, jakina, irudiez mintzatzen duena. Detener la memoria atalean, La belleza y el dolor (2022) altxorra aurikutko duzu, Laura Potras-ek Nan Goldin argazkilariaren inguruan egindako dokumental zoragarri eta hunkigarria. Grabarse a uno mismo para entender mejor el mundo atalean, honako filma, adibidez: Los años de Super 8 (2022), Annie Ernaux idazleak eta bere seme David Ernaux-Briot-ek egindako lan bikaina, idazleak oroitzapenak berreskuratzen dituen erregistro baten bidez. Azkenik, Reimaginar las normas atalean, Jeanne Dielman, 23 quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1976), Chantal Akerman-en lana, Sight & Sound aldizkariaren arabera zinemaren historiako film onena, emakumeen etxeko egunerokotasun batzuetan itogarria izan daitekeen bizitza erakusten duena; edo Tangerine (2015), Sean Baker-ek zuzendutakoa, 2015ean teknologia berria erabiliz emakume trans batek, sexu-langilea denak, bizi duen istorioa kontatzen duena.
Hau eta askoz gehiago gure Filmineko kanalean. Disfrutatu!

•Pepa Blanes
Eldan, Alacanten, jaioa 1985ean, Pepa Blanes Madrilen bizi da. Kazetaritzan lizentziatua da Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Genero eta Gizarte- eta Kultur-Analisi masterra du. Hainbat komunikabidetan egin du lan, besteak beste, Diario Información, Europa Press, Movistar Plus eta SER katean. Zinema eta telesailen El Cine en la SER programa zuzentzen du, eta 2019tik aurrera irrati-kate bereko kultura-burua da. SER kateko La Script programaren eta Movistar Pluseko Ver-Mú programaren zuzendariordea izan da. María Guerrarekin batera, La Script aurkeztu zan du Movistar Plusen, eta prentsan eta aldizkarietan artikuluak argitaratu ditu, hala nola Cambio 16, Ctxt, Caimán edo Líbero. Abre los ojos, películas y series para entender el mundo liburuaren egilea da.
Laguntzailea: