Soinu-banda
•Playlist – Raül Refree
Edizio honetako REC gaiari buruzko soinu-banda zabal eta eklektiko honetan murgildu zaitez Raül Refreen eskutik.
Play sakatzea fede-ekintza bat da. Musika entzuteak sekula egon ez garen dimentsioetara teleportatzen gaitu. Irudimenaren jaurtitzaile hutsezina da eta horregatik, edizio honetarako inoiz baino egokiagoa den playlist-a sortu du musikari, konpositore eta ekoizle katalanak. Bertan aurkituko diren taldeen artean Eurythmics, Franco Battiato, Talking Heads, Barricada, The Flaming Lips, Fugazi, Kae Tempest, MGMT, Silvia Pérez Cruz eta Refree, eta beste asko izango dira. Bertan egoteko eta bizitzeko modukoa, eta Getxophoto edonon gozatzeko ate gisa dena.

•Raül Refree
1976an Bartzelonan jaioa, Raül Refree musikaria, konpositorea eta ekoizlea da. Katalan eta gaztelania musika panoramako izen garrantzitsuenetariko bat da. Corn Flakes, Romodance, Sitcom eta Élena taldeen parte izan da. Musikagile eta musikari gisa hainbat bilduma kaleratu ditu, besteak beste, Nones (2003), La otra mitad (2018), El espacio entre (2023), Los Ángeles (2017, Rosalia Vilarekin) eta Granada (2014, Sílvia Pérez Cruzekin). Ekoizle gisa Lee Ranaldo, Guitarricadelafuente, Rodrigo Cuevas, Kiko Veneno eta C. Tanganarekin lan egin du, beste artista askoren artean, eta bi Latin Grammy jaso ditu. Ikus-entzunezko munduari dagokionez, film eta telesailetarako soinu-bandak konposatu ditu, besteak beste, Entre dos aguas (Isaki Lacuesta, 2018), 2019an Soinu Banda Onenaren Gaudi Saria jaso zuena, Un año, una noche (Isaki Lacuesta, 2022), soinu-banda onenaren Gaudi Saria irabazi zuena 2023an, edo La Mesías sail saritua (Javier Ambrossi eta Javier Calvo, 2023). Gidoilari, konpositore eta interprete gisa ere parte hartu du Muyeres de Marta Lallana (2023) dokumentalean. 2008an Bartzelonako Ciutat saria jaso zuen musikaren panoraman egindako ekarpenagatik.