Open Call
Getxophotoren 8. deialdi zabal honek mundu osoko artista bisualei eta argazkilariei euren lana, Jaialdiaren hurrengo edizioan, 2025eko ekainean, erakusteko aukera eskaintzen die. Pausa eta Play ondoren, programazioa harilkatuko duen gaia REC izango da.
María Ptqk, María Wills, Carla Bacelar eta Verónica Fieiras, Bilboko, Bogota, Braga eta Buenos Airesko 4 emakumezko hauek osatuko duten epaimahaiak, aurkeztutako lanak aztertu eta gero, 12 proiektu finalista eta 3 irabazle aukeratu ditu. Azken hauek Getxophoto 2025ean programazio artistokoaren parte izango dira:
Irabazleak Open Call 2025
● Rosa Lacavalla – La Festa dell’Equatore (Italia)
● Carlos Idun-Tawiah – Hero, Father, Friend (Ghana)
● Federico Vespignani – Short Term, but Long Term (Italia)
Open Call 2025 finalistak
* Alfabetoaren arabera
● André Ramos-Woodard – Black Snafu (AEB)
● Carlos Idun-Tawiah – Hero, Father, Friend (Ghana)
● Daniel Stier – You May Also Like (Alemania)
● Dina Kelberman – This Fan May Not Be Replaced You Just Don’t Know the Future (AEB)
● Eleonora Calvelli – Making Love to G. Is Gonna Be Like the First Time I Tried a Cheeseburger (Italia)
● Federico Vespignani – Short Term, but Long Term (Italia)
● Makoto Oono – Contrast A (Japonia)
● Mohammad Rakibul Hasan – The Blue Fig (Bangladesh)
● Nélia Dos Santos Azevedo – Marimbar (Portugal)
● Olo Project – Nocturnal Twins (Italia)
● Pierfrancesco Celada – Instagrampier (Italia)
● Rosa Lacavalla – La Festa dell’Equatore (Italia)
● Varvara Uhlik – Sonechko, Yak Ty? (Sunshine, How Are You?) (Ukraina)
● Yun Ping – 回家 (huí jiā) (Espainia)
● Yuxing Chen – Two Kind of Imaginations (Erresuma Batua)
Epaimahaia
MARÍA PTQK
Komisario independente, kultura-ikertzailea eta Getxophotoko zuzendari artistikoa (Bilbo)
Ikerketa artistikoan doktorea da, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, DEA Nazioarteko Zuzenbide Publikoan eta Kultur Kudeaketan Masterra. Artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko elkarguneetan egiten du lan. Besteak beste, honako erakundeekin egin du lan: Medialab Prado, Azkuna Zentroa, Fondation Daniel et Nina Carasso, CCCB, Jeu de Paume eta GenderArtNet. Komisariatu dituen erakusketen artean daude, A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB eta Azkuna Zentroa), Extinción Remota Detectada (LABoral) edota Máquinas de ingenio (Tabakalera). Chaire Arts & Sciences (École polytechnique, l’École des Arts Décoratifs – PSL, Fondation Daniel et Nina Carasso) erakundeko aholkularia da, eta ISEA Paris 2023 (International Symposium on Electronic Art) programazio-batzordeko kidea eta bitartekari editoriala able journal-en.
MARÍA WILLS
Ikertzailea eta komisario independentea (Bogota)
María Wills artearen historialaria eta komisarioa da. Bere proiektu nagusiak irudi garaikidearen ezegonkortasunarekin eta arteren kontakizun historiko ofizialen berrikuspenarekin lotzen dira. Banco de la República (Bogota) Museoen Arte eta Bestelako Bildumen Unitateko zuzendaria izan zen 2019tik 2023ra, eta 2019an MOMENTA (Kanada) Irudiaren Biurtekoaren komisarioa. Urte berean Simon Bolivar Kazetaritza Saria irabazi zuen El centenario de la Bauhaus: de conveniencias y conexiones saiakerarekin. Bere lan kuratorialak New Yorkeko ICPn, Parisko Fondation Cartierren, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan, Mexiko Hiriko Irudiaren Zentroan, Banco de la República Miguel Urrutia Arte Museoan, Bogotako Arte Modernoaren Museoan eta Medellingo Arte Modernoaren Museoan erakutsi dira, besteak beste. Kolonbiako kuraduriaren jatorriari buruzko Los cuatro evangelistas liburuaren egilea da.
CARLA BACELAR
Encontros da Imagem-go Zuzendaritza Batzordeko presidenteordea eta ekoizlea (Braga)
Carla Bacelar Ferreira Argazkigintzan lizentziatu zen Tomargo Institutu Politeknikoko Teknologiako Goi Eskolan, eta Ikasketa Kuratorialetan masterra egin zuen Coimbrako Unibertsitateko Letren Fakultatean. Hainbat arte-zentrorekin lan egin du, besteak beste, honako hauekin: Lodzeko (Polonia) Fotofestiwal eta BoCA Arte Garaikideko Biurtekoa (Lisboa). 2015ean, Encontros da Imagem (Braga) jaialdiko erakusketen ekoizpenean eta laguntzan hasi zen lanean, eta, geroago, formalki sartu zen Jaialdi honetako zuzendaritza-taldean eta hura antolatzen duen elkartean. 2021ean, Elkarteko Zuzendaritza Batzordean sartu zen presidenteorde gisa, baita Jaialdian ere.
VERÓNICA FIEIRAS
Editorea, Chaco argitaletxearen sortzailea eta Escuela Migra-ko zuzendaria (Buenos Aires)
Verónica Fieiras artista bisuala, editorea, kultur kudeatzailea, proiektu sortzaileen laguntzailea eta Migra Arte Inprimatuaren Azokako kidea da. 2013an RIOT Books argitaletxea sortu eta The Disappeared liburua argitaratu zuen, Kasseleko 2014ko Jaialdian urteko argazki-libururik onenaren saria jaso zuena. 2015ean Daniel Mayriten You Haven’t Seen Their Faces argitaratu eta diseinatu zuen, urteko Aperture Paris Photo argazki-libururik onenaren saria ere irabazi zuena. 2016an Chaco argitaletxe independentea sortu zuen, artista latinoamerikarretan oinarritua eta orain arte 11 liburu argitaratu ditu. Verónicak editatu eta diseinatu dituen liburuetako batzuk hainbat lekuetan egon dira ikusgai, hala nola, CCCB, Espainiako Liburutegi Nazionala, Daegu Photo Biennale, The Museum of Fine Arts of Houston eta New York-eko MOMAn, besteak beste. Liburu hauek ere, makina bat bilduma publiko eta pribatuen esku daude, horien artean MOMArena edota Mexikoko Irudiaren Zentroarena nabarmentzen direlarik.
Irabazleak Open Call 2024
Maxim Zmeyev – Type 1.5.11. (San Petersburgo / Marsella)
Michalina Kacperak – Soft Spot (Varsovia)
Alejandra Carles-Tolra – Where we belong (Bartzelona / Londres)
2023ko Open Call-aren irabazleak
M’hammed Kilito – Before it’s gone (Maroko)
Arturo Soto – Today, Something (Mexiko)
Julieta Tarraubella – Bunker (Argentina)
2022ko Open Call-aren irabazleak
Igor Furtado eta Ventura Profana – Come Before Winter (Brasil)
Marisol Mendez – Madre (Bolivia)
Gloria Oyarzabal – Usus Fructus Abusus (La blanche et la noire) (Espainia)
Cemre Yeşil Gönenli – Hayal & Hakikat (Turkia)
2021eko Open Call-aren irabazleak
Zahara Gómez Lucini & Las Rastreadoras del Fuerte – Recetario para la memoria (Mexiko)
River Claure – Warawar wawa (Bolivia)
Shelli Weiler – Enjoy House (AEB)
Etinosa Yvonne – It’s all in my Head (Nigeria)
Laguntzailea: