Playlist
LASTER
PLAYLIST

x RAÜL REFREE

Edizio honetako Play gaiari buruzko soinu-banda zabal eta eklektiko honetan murgildu zaitez Raül Refreen eskutik.

Play sakatzea fede-ekintza bat da. Musika entzuteak sekula egon ez garen dimentsioetara teleportatzen gaitu. Irudimenaren jaurtitzaile hutsezina da eta horregatik, edizio honetarako inoiz baino egokiagoa den playlist-a sortu du musikari, konpositore eta ekoizle katalanak. Bertan aurkituko diren taldeen artean Eurythmics, Franco Battiato, Talking Heads, Barricada, The Flaming Lips, Fugazi, Kae Tempest, MGMT, Silvia Pérez Cruz eta Refree, eta beste asko izango dira. Bertan egoteko eta bizitzeko modukoa, eta Getxophoto edonon gozatzeko ate gisa dena.

Alex Rademakers

RAÜL REFREE

1976an Bartzelonan jaioa, Raül Refree musikaria, konpositorea eta ekoizlea da. Corn Flakes, Romodance, Sitcom eta Élena taldeetan parte hartu izan du. Maria Rodés, Kiko Veneno, Rocío Márquez, Guitarricadelafuente, Rodrigo Cuevas, Niño de Elche, Ricky Martin, LA M.O.D.A edota C. Tanganarekin lan egin izan du ekoizle gisa. El Madrileño  – azken artista honen albuma– Grammy Latino saria eskuratu zuen 2021ean. Sonic Youth taldeko Lee Ranaldorekin (Names of North End Women), Linarekin (Lina_Raül Refree), Silvia Pérez Cruzekin (Granada) eta Rosaliarekin (Los angeles) ere argitaratu izan ditu diskoak.

Musikagile eta musikari gisa, 11 album kaleratu ditu, Refree izenpean. Filmen soinu-bandak ere konposatu izan ditu, besteak beste, Entre Dos Aguas (Isaki Lacuesta, 2018) filmarena, 2019an Soinu Banda Onenaren Gaudi Saria jaso zuen lana. 2023an, el espacio entre aurkeztu zuen, bere bi soinu-bandekin egindako lan iradokitzaile eta esperimental bat: Florián Reyren Espainiako zinema mutuaren klasikoaren kopia zaharberritu baterako egindako musika, La aldea maldita (1930), eta bere ohiko kolaboratzaile Isaki Lacuestaren saritua izan den Un año, una noche (2022). Javier Calvo eta Javier Ambrossiren La Mesías telesail sarituaren eta Marta Lallanaren Muyeres filmaren soinu-bandak konposatu ditu. Azken filma Shanghaiko Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Toulouseko Cinespaña Jaialdiko Soinu Banda Onenaren sariak irabazi zituen.