HITZORDUA
Opening
Eguna: Ekainak 7 ostirala
Ordua: 19:30 – 21:00
Lekua: Andres Isasi Musika Eskola (Las Mercedes 6, Areeta)
Sarrera librea, aldez aurretik izena emanda
Jaialdiaren hasiera ospatuko dugu bigarren urtez gure komisarioa den Maria Ptqk-rekin, baita Getxora etorriko diren artista ezberdinekin ere. Gurekin izango dira Michalina Kacperak (Polonia), Alejandra Carles-Tolra (Bartzelona), Manuela Lorente (Madril), Arnau Rovira (Bartzelona), Raquel Meyers (Murtzia), 2girls1comp (Suitza/Italia), Jean-Marie Donat (Frantzia) eta Emanuele Binetti (Italia), Spasi Sohrani (Ukrainia) eta Jason Fuldford (Estatu Batuak).
Zenbaitek diote Opening-a Jaialdia ikusteko unerik onena dela, izan ere, bertan xehetasunez azaltzen du komisarioak programazio artistikoari buruzko bere ikuspegia. Beraz, etortzea gomendatzen dizugu. Hori bai, gogoratu aldez aurretik izena eman behar duzula.
Gainera, Liben Svaart soinu eta ikusizko artista, idazlea, musika eta performerra izango dugu.
LIBEN SVAART
Artean graduatua eta Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboko masterrean, biak UPV/EHUn. 2019an, bere lehen albuma argitaratu zuen, In Red , El Ser Extraño Records zigiluarekin autoekoitzia. Ikus-entzunezkoen eta performatiboen esparruan lan egiten du, sentsibilitatetik eta infralevetik. Erraietakoaren eta kalkulatutakoaren arteko oreka aurkitzen du, bai bere animazio-piezetan, bai ekintzetan.