ORAKULU AUTOZERBITZUA
LASTER
SOL MOON IZAR

ORAKULU AUTOZERBITZUA

Noiz: Ekainak 8 larunbata
Ordua: 20:00
Non: Algortako Kasinoa
Ez da beharrezkoa izena ematea

Autozerbitzu orakulua unibertsoari erantzunen bat eskatzeko aukera ezin hobea da. Hori bai, sormena eta irudimena landu beharko dituzu: orakulu iragarle hau abstraktua eta kapritxosoa baita eta akaso, lagundu baino, zalantza gehiago eragingo dizkizu… Jason Fulford argazkilari eta editoreak Sol Moon Izar Jaialdirako diseinatutako eta ekoitzitako pieza aktibatuko du, agertzen diren irudiei buruzko berezitasunak azalduz. Zatoz Algortako Kasinora eta murgildu zaitez igartze-praktiken erresuman. 

JASON FULFORD

1973an Atlantan jaioa eta New Yorken bizi da. J&L Books-en sortzailekidea eta artista da Jason Fulford. Tailerrak ematen ditu hainbat herrialdetan, baita hitzaldiak ere unibertsitate eta erakunde desberdinetan. 2014ean Guggenheim Museoaren beka jaso zuen eta bere argazkiak hainbat aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste, Harper’s-en, New York Times Magazine-n, Blind Spot-en eta Aperture Magazine-n. Editore eta egile bezala, kontzeptuak erlazionatuz sortzen diren esangurak aztertzen ditu. Bere lanaren monografien artean Sunbird (2000), Crushed (2003), Raising Frogs for $$$ (2006), The Mushroom Collector (2010), Hotel Oracle (2013), Contains: 3 Books (2016), Clayton’s Ascent (2018). ), The Medium is a Mess (2018), Picture Summer on Kodak Film (2020) eta The Heart Is a Sandwich (2023) daude. Artistak, Tamara Shopsinekin batera, This Equals That (2014) haurrentzako argazki-liburua argitaratu zuen eta Gregory Harperekin The Photographer’s Playbook (2014) liburua argitaratu zuen. Fulford Der Greif Issue 11 eta Photo No-Nos (2021) aldizkariaren editore gonbidatua izan da, eta Julie Ault eta Jordan Weitzman-ekin batera Ordinary Things Will Be Signs For Us: Photographs by Corita (2023) liburua editatu du.