FILMINEN KANALA
x Elsa Fernández-Santos
Etxetik Jaialdiaz gozatu ahal izateko, Elsa Fernández-Santosek film-zerrenda probokatzaile bat sortu du. Gure Filmin-eko lagunen plataforman aurki dezakezu, Getxophoto kanalean.
Ez ahaztu Jaialdiaren eduki asko online ikusteko aukera izango duzula! Sartu Filmin-eko zure kontuan, bilatu Getxophoto aurkibidean eta disfrutatu Elsa Fernández-Santosek Play-ari buruz egindako film zerrendetaz: Haurtzaroa eta Jolasa, Sakatu berriro…, Ez jolastu nirekin, Estreinu gaua edo Jolas dezagun. Río Bravo (Howard Hawks), Opening Night (John Cassavettes), Trenque Lauquen (Laura Citarella), Spring Breakers (Harmony Korine), Petite Maman (Céline Sciamma) edo Compartimento Nº 6 (Juho Kuosmanen), besteak beste, barne hartzen dituen filmen zerrenda iradokitzaile eta eklektikoa da. Sakatu Play!
ELSA FERNÁNDEZ-SANTOS
1968an Madrilen jaioa, Elsa Fernández-Santos 20 urte baino gehiago daramatza El País egunkariko kultur sailan zinema kritikari gisa. Horrez gain, Icon eta Smoda aldizkarietako zutabegilea eta Historia de nuestro cine La2 telebista kate publikoaren kolaboratzailea ere bada. El Estado Mental, Vogue eta Harper’s Bazaar-en idatzi izan du eta kazetaritzako Paco Rabal saria irabazi zuen El País Semanal-en argitaratutako bigarren mailako aktoreei buruzko erreportajearekin. Lafuente Artxiboko kolaboratzaile bezala, Espainiako kontrakulturaren eta hirurogeita hamar hamarkadaren inguruko hainbat erakusketa komisariotu ditu: Ceesepe. Vicios Modernos, Esto no es Hawaii, Ouka Leele eta Supernova y Javier Campano. El ojo errante. Bestalde, Jordi Socías. Retratos (Bahía) argitalpenaren parte izan da eta Carlos Saura, De imágenes también se vive (Taurus) bere oroimenak editatzeaz arduratu da. Bi liburu idatzi ditu: La bombilla (Demipage) ipuin ilustratua eta Entrevistos. Manolo Blahnik (Rqr). Azken hau, oinetako disenatzaile ospetsuarekin edukitako elkarrizketa luze batean oinarrituta. Elsa, Blahnik-en Fleeting Gestures and Obsessions (Rizzoli) liburuaren kolaboratzailea izan da, baita Blahnik eta Pedro Almodóvaren arteko elkarrizketan eta Michael Robertsen The boy who made shoes for lizards dokumentalaren kolaboratzailea izan da ere.