8 ideia
LASTER
8 ideia

Zer da

Begihandik sortua eta kudeatua, Getxophoto, Getxon –Euskal Herria– 2007tik gertatzen den irudian oinarritutako jaialdia da. Parte-hartzaileagoa, konprometituagoa eta jasangarriagoa izateko etengabe ahalegintzen den ekimena da.


Elkarrizketa bat

Jaialdiak izaera tematikoa du, eta mundu osoko sortzaileen proposamenen bidez, gaur egungo erronkei aurre egin nahi dien plataforma da. Bide batez, hausnarketarako espazioak sortu nahi ditugu eta publikoekin elkarrizketa piztu.


Espazio publikoa

Bere homogeneizazioaren eta pribatizazioaren aurka, espazio publikoa (fisikoa zein onlinekoa) defendatzen dugu. Pertsonok elkartzeko, elkar ezagutzeko, esperimentatzeko, jolasteko eta ospakizun eremu gisa aldarrikatzen dugu espazio publikoa. Horrexegatik, programazioaren zatirik handiena aire zabaleko instalazioek osatzen dute, irudiaren eta ingurunearen arteko lotura nabarmenduz eta herritarrekin harreman horizontalagoa eta parte-hartzaileagoa sortuz.


Lokarriak

Gure ustez, jaialdi baten baliorik handienetako bat pertsonen, artisten eta ikusleen arteko loturak sortzeko duen gaitasuna da. Gizarte-egitura indartzen ahalegintzen gara.


Komunitatea

Kontuan hartzen dugu beti Getxophoto gertatzen den inguru hurbila. Nazioarteko ikuspegia duen tokiko jaialdia gara, hurbileko kultura baten aldeko apustua egiten duena, non erdigunea herritarrak diren. Gure komunitatearen inplikazio aktiboa ere sustatzen dugu, merkatariekin, ostalariekin, artistekin zein zaleekin lan eginez.


Digitala

Internet ikusizko kultura ere garatzen den espazio gisa ulertzen dugu. Zuzeneko prozesu automatizatuak, webgune interaktiboak, WhastApp taldeak, podcastak edota 3Dko maketak biltzen dituen online programazioa bultzatzen dugu.


Jasangarritasuna

Ingurumenaren gaineko gure inpaktua ahalik eta gehien murrizteko eta gero eta ekimen jasangarriagoa izateko ideiak, jaialdiaren gure ekoizpen- eta diseinu-politikaren ardatza dira.


Genero-berdintasuna eta intersekzionalitatea

Genero-berdintasunarekin konprometituta gaude, ikuspegi intersekzionaletik abiatuta. Generoa eta berari estuki lotutako beste gai batzuk izaten ditugu kontuan, hala nola adina, klasea, identitate sexogenerikoa, sexu-orientazioa edota arraza.

Ondorengo erakundearekin dugu lotura:

Ekitaldi jasangarriren ziurtagiria daukagu, erakunde honek emana:

Getxophoto