Mapa/ordutegiak
Deskargatu erakusketen mapa, ibilbide desberdinetako proposamenak (familian edo kostaldetik) eta eman begiratua egutegiari hilabete osoko jarduerekin!
Deskargatu lagungarrien materiala Jaialdia familian bisitatzeko ere : )
↳ ZURE BISITARAKO LAGUNGARRIAK
ALGORTAKO AZOKAKO INFO PUNTUA
Azkoraren postu bat gehiago izango balitz bezala, Getxophotok delicatessen produktuen aukeraketa eskaintzen dizu: ibilbide pertsonalizatuak Jaialdian zehar, artista guztien lanak biltzen dituen liburua, formatu ederrekoa, eta Recycling Getxophotoren piezak: pasa den edizioko olanan inprimatutako argazkiak berrerabiliz sortu diren amantalak, mahai gainekoak, poltsak, nezeserrak edota loreontziak.
Gainera hemen aurkituko dituzu Manuela Lorenteren, Él pone la música, nosotros bailamos; Jean-Marie Donaten What the Fucking Fuck! lotsagabea eta 2girls1comp taldeak hackeatu duen Grand Theft Auto, NPCak argazkilari konpultsibo bihurtzeko, bideojoko mitikoan murgildu ahal izango duzu Towards a Philosophy of the Photo Daddy -rekin.
Torrene 4, Algorta
Asteartetik ostegunera 11:00 – 13:30
Ostiralak 11:00 – 13:30 / 17:30 – 20:30 (arratsaldez, sarrera Pollo Campeón-etik)
Larunbatak 11:00 – 14:30 / 17:30 – 20:30 (arratsaldez, sarrera Pollo Campeón-etik)
Igandeak 11:00 -14:30 (sarrera Pollo Campeón-etik)
IRISGARRITASUNA
Getxophotoko erakusketak irisgarriak dira mugikortasun urriko pertsonentzat, Amezti Aretoan (Amezti 6), Algortako Kasinoan (Basagoiti 47) eta Punta Begoñako Galerietan (Ereaga kaia 6) daudenak izan ezik.
Mugikortasun murriztua, entzumen- edo ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako arreta: bisita egiteko aukera guztiak azalduko dizkizugu. Deitu +34.946.576.475 telefono zenbakira.